Kaleak hartu dituzte Gasteizen sexu eta genero disidentziak antolatzeko beharra azpimarratuz
Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunean, Arabako LGTBI+ mugimenduak deituta, manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu Gasteizko kaleak. "Eredu gay-kapitalistak" ekainaren 28a merkantilizatzeko egindako ahaleginak gogor salatu dituzte
1969ko Stonewalleko istiluen urteurrenean, beste urte batez, indar erakustaldia egin du Arabako LGTBI+ mugimenduak. «Sexu eta genero disidentzia antolatu, guztia iraultzeko!» lelopean ehunak lagunek egin dute bat Bilbo plazatik abiatu den manifestazioarekin.
Gogor salatu dituzte «eredu gay-kapitalistak» ekainaren 28a merkantilizatzeko egindako ahaleginak: «Gure gorputz eta desirak meraktu hobi bilakatu dituzte».
Covid-19ak sortutako egoeraren kudeaketan instituzio desberdinek LGTBI+ kolektiboaren eskubide zibil eta politikoak alboratu dituztela kritikatu dute- Pandemain zehar poliziak izandako jarduna ere salatu egin dute.
Arrazakeriaren aurkako aldarri batekin bukatu dute manifestazio osteko hitzartzea: «1969an Stonewallen gertatu bezala, geure kide beltz eta arrazalizatuak sistema arrazista, matxista eta LGTBI+fobiko baten aurka altxatu dira. Haien hiltzaileen aurrean ere ez gara axolagabekeriaz ibiliko, izan ministro, izan polizia, geure kontra edo arrazializatutako kideen aurka joz gero, aurrean izango gaituzue».
Argazkia galeria
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!