Julen Zabalo: «Estatuaren alde edo kontra egonda ere, erabakitze-eskubidearen aldekoa da gehiengoa»
«Euskal Estatua irudikatzen. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrera Euskal Herrian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa» ikerlana aurkeztu zuten joan den martxoaren 16an Ipar Hegoa fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeak. Ikerlanaren egileek euskal estatua hartu dute aztergai: Euskal Herria zer den, erabakitzeko eskubidea, jarrerak eta jarrera-aldaketak, enpresariek eta kultur eragileek diotena… Julen Zabalo Parte Hartuz taldeko kidea izan da gaur HIZPIDEAn ikerketaren emaitzen berri ematen. Zabaloren hitzetan, gehiengoa erabakitze eskubidearen aldekoa da, estatua osatzearen aldeko izan ala ez izan, eta arreta ipini nahi izan du jarrera aldatzeko joera dutenengan: «Masa kritiko hori osatzen dutenek ematen dute aukera gehien». Ikerlana eskuragarri dago nahi duenarentzat Ipar Hegoa Fundazioaren webgunean.
-
Hizpidea: Julen Zabalo: "Estatuaren alde edo kontra egonda ere, erabakitze-eskubidearen aldekoa da gehiengoa"??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!