Judimendiko jaiak ikuspegi feministatik; erasoen aurkako plangintzatik haratago
Aurreko urteko esperientziatik abiatuta, aurtengo Judimendiko jaiak lantzeko neska* gazte tade bat biltzen hasi zen orain dela hilabete batzuk. Hausnarketa eta planteamendu askoren ostean, datozen egunetarako ekimenak eman dituzte jakitera.
Ekainaren 18an, astelehenean, Gazte Aste Kulturalaren baitan, 10:30ean hasiko dute ‘Judimendi morez margotzen’ eguna, «Ahalduntze feministarako bidean» tailerrarekin SUmendi Gazte Espazioan. 14:30ean tupper bazkaria eta kafe/yoga sesioak egingo dituzte parkean. Eta 17:30ean ,»Ligoteo jatorra» tailerra egongo da SUmendin -azken hau mistoa izango da-.
Horretaz gain, ekainaren 21ean, txosnagunea irekiko duten egunean, emakumeen* manifestazioa egingo dute: 18:45ea hasiko da San Juan elizatik: beltzez jantzita eta zapiarekin joateko deia egin dute. Hala ere, gizonentzako mobilizazio bat ere izango da, baina lehen lerroa nesken* esku geratuko da.
Auzoetako eta Gasteizko jai guztietan bezala, eraso sexisten aurkako telefonoa egongo da eskuragai txosnagunea irekita egongo den egunetan (ekainaren 21etik 23ra): 688 744 411 da telefono-zenbakia. Gainera, aurten ere etxera emakumeak* taldean eta batera joateko turnoak egingo dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!