Judimendiko Gazte Asanbladak 20 urte bete ditu
20 urte igaro dira Judimendiko Gazte Asanblada sortu zenetik. Urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute datorren maiatzaren 23rako.
Judimendiko Gazte Asanbladak 20 urte bete ditu. Etxetxoa tabernan egin zuten lehen asanblada eta ordutik dozenaka gaztetrentzako topaleku izan da. Usrte guzti hauetan lehenengo asanblada horrek irekitako bide berdinetik jarraitu dutela azaldu dute egungo asanbladako kideek, beste auzo eredu bat helburu.
Gauza asko atera dituzte aurrera Judimendiko Gazte Asanbladako kideek azken 20 urtetan: Gazteentzako espazioak aldarrikatu eta lortu dituzte, auzoko jai herrikoien antolakuntzan izan dira, kaleak hartu dituzte eta «komunitate polit bat sortu izana» azpimarratu dute.
Maiatzaren 23an egun osoko egitaraua
20 urteko ibilbidea «gogoratzeko, borrokatzeko, elkar ezagutzeko eta ospatzeko» egun osoko egitaraua antolatu du Judimendiko Gazte Asanbladak datorren maiatzaren 23rako «Bagara, bagatoz, bagoza, Bazatoz?» lelopean. Asanbladako kide ohiak, Judimendiko lagunak eta beste auzoetako kideak ere gonbidatu dituzte zitara.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!