Judimendiko emakumeak* ere hasi dira aliantza sareak ehuntzen, martxoaren 8ari begira
Martxoaren 8a gerturatzen ari dela eta, Judimendiko emakumeek* ere «aletxoa» jarri nahi dute borroka horretan. Zaintzaren inguruko solasaldi eta dinamikak antolatu dituzte, Euskal Herriko Mugimendu Feministak botatako “Denon bizitzak erdigunean” leloa abiapuntu. Horretarko, adin eta jatorri ezberdineko Judimendiko emakumeak* aritu dira biltzen eta lanean.
Helburu bikoitza du lanketak. Batetik, «auzoko emakumeen arteko ezagutza bultzatu eta honen bidez aliantza-sareak ehundu» nahi dituzte. Bestetik, «elkarrekin» hausnartu nahi dute «gure bizitzen ardatz diren zaintzen inguruan».
Ekintza guztietan izango da umeentzako zaintza zerbitzua. Antolatzaileek adierazi dute, bestalde, «ekintza guztiak emakume, bollera eta transentzako» izango direla.
Solasaldia
Otsailaren 24an egin zuten lehen ekintza. Sumendi Espazioan elkartu ziren, zaintzen inguruko solasaldi batean. «Elkarrekin hausnartu nahi dugu zeintzuk zainketa diren gure bizitzetan funtsezkoak», berretsi dute.
Oihalak josteko tailerra
Martxoaren 8an 18:00etan Judimendikoak Auzo Elkartean oihalak elkartzeko tailerra egingo dute. Hilabeteak dira Judimendiko emakumeen* artean maindireak josten ari direla, tailerra prentsatzeko: «Emakumeen* indarrak elkartuz, gure arteko sareak indartuz martxoaren 8an zati guztiak batuko ditugu».
Martxoaren 8an bertan ere izango da aukera norbere oihal zatia maindire kolektiboari gehitzeko, tailerrera joan ezin dutenentzako.
Manifestazioa
Martxoaren 8an Gasteizko Mugimendu Feministak deitutako manifestaziora joateko deialdia egin dute Judimendiko emakumeek*. 19:00etan izango da mobilizazioa, San Anton plazatik hasita.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!