Judimendiko jai herrikoiak martxan dira
Judimendiko jai herrikoiak hasteko egun gutxi falta direnean, auzokideek, txosnek eta auzoko jai batzordeak dena prest dute. Aurten lau egunez luzatuko dira jaiak: ostegunean hasi eta bere sutzar ospetsuekin amaituko dira ekainaren 23an, igandean, urteko egunik luzeena den Udako Solstizioarekin.
Ekainaren 20an, ostegunean, Sefarad plazatik botako den txupinazoak Judimendiko Jaiei hasiera emango die. Hala ere, igande honetatik aurrera ere ekimen ezberdinak egongo dira auzoan, tartean, mus txapelketa, Gazte Aste Kulturala edo ARTgia sorgune & aretoak antolatutako ikuskizunak -asteartean izango den MICEren kontzertua edo Detritus Teatrusen ‘Levántate y Mea de Pie’ antzerkia, besteak beste-.
Beroketa-ariketa hauen ostean, ostegunean abiatuko dira jaiak ofizialki. Egun horretan, arratsaldeko 20.00etan, txosnetako ateak irekiko dira `pintxo-potearekin eta 22.00etan lehenengo kontzertuak izango dira: Revolta Permanent eta Ira Rap.
Jaietako lau egunetan zehar oholtza nagusian izango diren kontzertuetaz gain, auzoko taberna ugari ere animatu dira euren ekarpena egitera eta Candela, Rey Louis, Kilkerra, Hirusta eta Santa Lucia tabernek ere emanaldi ezberdinak antolatu dituzte.
Ostiralean, ekainaren 21ean, txikien txanda izango da, Umeen Eguna: Ane Gebara ipuin kontalaria, gargantua, umeentzako zumba eta txokolatada egongo dira. Egun berean auzoko taldeak biltzen dituen Judstock Festibala ospatuko da 21.30etik aurrera sei talde igoz dira txosnaguneko oholtzara: Esku-P, Trikina, Cerveza Suicida, EXK, Wannabana Banda eta Zuretzako Mezua kolektiboa.
Larunbatean Gazte Eguna ospatuko da. Sefarad plazako aldapan hasiko da, Maldan behera Maldan gora jolasekin; jarraian, tabernaz taberna ibiliko den poteo musikatua egongo da. Egunak gazte bazkari batekin jarraituko du eta arratsalde osoan zehar ekimen ezberdinak izango dira. Gauean 2zio, McOnak, Kaleko Urdangak eta The Rodeos talde japoniarrak oholtza astinduko dute jaietako azkenaurreko gaua borobiltzeko.
Azkenik, urteko egunik luzeena den ekainaren 23an, Udako Solstizioaren hotsandiko ospakizuna iritsiko da, Judimendi auzoan ohikoa den bezala. Horretarako, goizeko 12.00etatik aurrera ekimenak egongo dira: swing, herri kirolak, tortilla txapelketa, txistorrada, fanfarreak, kontzertuak tabernetan, joaldunak, momotxorroak… Eta ospe handiko Judimendiko Suak jaietako azken gauari hasiera emango dio, Tximeletaren berbena-maratoiaren laguntzarekin.
Erasorik gabeko jai herrikoien alde
Urtero bezala, auzoko jaiak “eraso sexista, homofobo, arrazista eta faxistarik gabeko espazio” gisa sustatzeko deialdia egin du Judimendiko Jai Batzordeak.
Horregatik, bestelako neurrien artean, eraso sexisten aurkako protokoloa landu dute Gasteizko Mugimendu Feministarekin batera. 24 orduz erasoak salatzeko telefonoa egongo da (688 744 411) eta autodefentsarako, erantzuteko eta salatzeko mekanismoak aktibatuko dituzte edozein motatako eraso ematekotan.
Aldarrikapen sozial eta politikoek ere paper garrantzitsua izango dute. Izan ere, Judimendiko Jaiak urte osoan zehar antolatzen dituzten auzoko herri mugimenduek dinamika eta protesta propioak garatzeko beste espazio bat ere badira auzoko jaiak.
Iragarri dutenez, euren etxetatik ehunka kilometrotara sakabanatuta dauden Judimendiko lau preso politikoen eskubideak aldarrikatuko dira: Xabier Agirre, Roberto Lebrero, Diego Ugarte eta duela gutxi espetxeratutako Aitor Zelaia.
Bestalde, joko-areto eta apustu-etxeen kontra Gasteizen burutuko den lehen manifestazioa deitu dute larunbaterako. Izan ere, Judimendin kokatuta dagoen joko-areto honek auzokideen gaitzespena eta bere kontrako mobilizazioa eragin du. Judimendik Joko Aretoari Ez dinamikak problematika hau landu du azken urteotan eta mobilizazio hau inflexio-puntu garrantzitsua izango da: 19:00etan hasiko da.
Egitaraua osorik
- Ekainak 16, igandea
16.30 – Mus txapelketa – Globo taberna
- Ekainak 16, igandea – Ekainak 20, osteguna
Gazte Aste Kulturala
- Ekainak 18, asteartea
20.00 – Kontzertua – MICE – ARTgia
- Ekainak 19, asteazkena
20.30 – Antzerkia – Levantate y mea de pie – ARTgia
- Ekainak 20, osteguna
18.00 – Helduen afari-merienda – San Juan Elizako lokaletan
19.00 – Batukada: RK-tukada – Sefarad plazan
19.00 – Txupinazoa – Eszenatokian
20.00 – Txosnen irekiera + pintxopotea
20.00 – Kontzertua – Felix Newman El Guateque – Santa Lucia taberna
20.30 – Antzerkia – Levantate y mea de pie – ARTgia
22.00 – Kontzertuak – Sefarad plazan | Revolta Permanent eta IRA Rap
- Ekainak 21, ostirala
UMEEN EGUNA eta JUDSTOK
17.00 – Ipuin kontalaria – Ane Gebara – Parkean
17.45 – Kilimaken boletoen zozketa
18.00 – Gargantua – Parkean
18.00 – Umeentzako Zumba – Sefarad plaza
18.00 – Kontzertu akustikoa – Zoe – SUmendi
18.45 – Txokolatada – Parkean
20.00 – Dantza plaza – Sefarad Plaza
20.00 – Kontzertua – Hirusta taberna
20.30 – Antzerkia – Levantate y mea de pie – ARTgia
20.30 – Kontzertua – Nok Daki – Candela taberna
22.00 – Kontzertuak – Gunflow / Piara – Kilkerra taberna
21.30 – JUDSTOCK Kontzertuak – Sefarad plaza | ESKU-P, TRIKINA, CERVEZA SUICIDA, EXK, WANNABANA BANDA eta ZURETZAKO MEZUA.
- Ekainak 22, larunbata Gazte Eguna
12.00 – Maldan behera Maldan gora jolasak + txistorrada – Sefarad plaza
12.00 – Txistulariak auzotik
13.00 – Mariatxiak – Santa Lucia taberna
13.30 – Poteo musikatua – Txosnetatik abiatuta
14.30 – G7 EZ argazki masiboa
15.00 – Gazte Bazkaria – Judimendiko eskolan
17.30 – Kafe eta kopa + sorpesa – SUmendi
18.30 – Zumba – Auzoa girotuz zumba ibiltaria – Sefarad plazatik
20.00 – Gazte ekitaldia – Sefarad plaza
20.30 – Antzerkia – Levantate y mea de pie – ARTgia
20.30 – Kontzertua – Sutja Gutierrez – Candela taberna
22.00 – Kontzertua – Tocan2 La Polla – Kilkerra taberna
22.00 – Jaietako boletoen afarien zozketa – Sefarad plazan
22.00 – Kontzertuak – Sefarad plazan | 2ZIO, THE RODEOS, MC ONAK eta KALEKO URDANGAK.
05.00 – Takoi lasterketa – Sefarad plaza
- Ekainak 23 igandea, Udako solstizioa
12.00 – Swing
12.30 – Herri kirolak – Parkean
12.30 – Tortilla txapelketa + txistorrada – Parkean
13.00 – Kontzertua – The Tacata’s – Santa Lucia taberna
16.00 – SUmendi tropikala – SUmendi
18.00 – Fanfarrea – Adinduentzako zentro soziokulturaletik
19.00 – Manifestazioa – Judimendik Joko aretoari EZ – Sefarad plazatik
20.00 – Kontzertua – The Artichokes – Rey Louis taberna
20.30 – Antzerkia – Levantate y mea de pie – ARTgia
20.30 – Kontzertua – Los Nitxos – Candela taberna
20.30 – Kalejira – Joaldunak eta Momotxorroak – Sefarad plazatik
21.00 – Udako Solstizioa eta Jare dantza taldea – Sefarad plaza
22.00 – Judimendiko Udako Sua – Parkean
22.00 – Kontzertuak – Sefarad plaza | Tximeleta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!