Juani etxe okupatua husteko data berria iragarri dute, martxoaren 9a
Otsailaren 28an zegoen iragarrita Juani etxe okupatuko lehen solairuaren desalojoa (hiru solairu ditu etxeak, bakoitza jabe batena), baina ez zen gauzatu, ez baitziren hustera agertu.
Gasteizko Juan II.aren kaleko «Juani» etxe okupatuko lehen solairua hustu behar zuten otsailaren 28an, Fincas Armentiaren aginduz. Goizeko 10:30etarako iragarrita zegoen arren, ez ziren desalojoa gauzatzera agertu egun osoan zehar. Atzo, martxoak 1, etxegabetze data berriaren bila joateko jakinarazpena jaso zuten bertako bizilagunek. Martxoaren 9an izango da desalojoa.
Otsailaren 28an ez agertzearen arrazoia «poliziaren koordinazio falta» izan zela erabili dute aitzakiatzat, azaldu dute etxeko bizilagunek. «Argi eta garbi dago haiek pribilegio egoera batetik jokatzen dutela, eta etxegabetuak izango direnen sufrimenduarekin jolasean ari direla», salatu dute. Lotsagarritzat jo dute, halaber, jakinarazpen berria etxegabetze egunaren ondoren jaso izana.
Etxegabetze data berria
Etxegabetze data berria martxoaren 9an jarri dute, goizeko 10:30etan. Aurrekoan bezala elkartasuna eta babesa adieraztera etortzeko gonbidapena luzatu dute, eta Juani parean elkartzeko deialdia egin dute goizeko 9:00etan, Juan II.a kalean. Eskerrak eman dizkiete orain arte babesa adierazi dieten guztiei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!