Juan Karlos Subijanak espetxera itzuli behar izan du, hirugarren gradua ukatuta
Juan Karlos Subijana «Txanpi» euskal preso gasteiztarrari 3.gradua ukatu diote, errekurtso batekin. Beraz, espetxera itzuli behar izan du.
Subijanak 21 urte egin ditu dagoeneko espetxean, eta itzuli egin behar izan du orain.
Manifestazioa ostegunean
Gradu erregresioen aurka eta «Txanpi»-ren askatasunaren alde, manifestazioa deitu du Sarek Gasteizen. Martxoaren 2an izango da, osteguna, 19:00etan Bilbon plazatik hasita.
Gradu erregresioak
Juan Karlos Subijanarekin hamaika dira dagoeneko Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren ekimenez hirugarren gradua baliogabetuta kartzelara bueltatu behar izan duten presoak, Behatokiak kaleratutako txostenaren arabera. Roberto Lebrero gasteiztarrari ere, erdi-askatasun erregimena lortu ondoren, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak bigarren gradura bueltatzeko errekurtsoa jarri zion orain aste batzuk.
Lakuako Gobernuak eman dituen 32 hirugarren graduetatik 24 errekurritu ditu Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
🟢📌 Juan Carlos Subijana preso gasteiztarra Basauriko espetxera bueltatu behar izan da, AN-k bigarren gradura itzuli ondoren
Bada garaia, behingoz, euskal presoei legedi arrunta aplikatzeko eta etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen joateko
Oharra 👇https://t.co/uUR1G6XcmL
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) February 28, 2023
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!