Juan Guaidó-ren ordezkariarekin elkartu da Iñigo Urkullu Lehendakaria gaur goizean
Elkarretaratzea egin dute Lehendakaritza aurrean Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Juan Guiadó kolpistaren Espainiar Estatuko ordezkariaren arteko bilkura arbuiatzeko.
Venezuelako eskuin kolpistaren ordezkari den Antonio Ecarri Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartu da gaur goizean Lehendakaritzan egin duten bilkuran. 2019ko urtarrilean Juan Guaidó-k Venezuelan estatu kolpe saiakera bat burutu ostean Espainiar Estatuan izendatutako ordezkaria da Ecarri.
Elkarretaratzea egin dute goizean hainbat lagunek gaur goizean Lehendakaritzaren atarian lehendakariaren eta Antonio Ecarriren arteko bilera arbuiatzeko. Elkarretaratzearen deitzaileen hitzetan «Lehendakariaren harrera ofizial honekin zilegitasuna eman nahi zaio Guaidóren sasigobernuari». EAJ inperialismoaren konplize bezala seinalatu dute eta herri venezolarrari eta prozesu bolivatarrari babesa erakutsi diote elkarretaratzean azaldutakoek.
Antonio Ecarrik hitzordu gehiago ditu programatuta Euskal Herrian zehar egiten ari den biraren baitan. Gaur arratsaldean Bilbon izango da. «Venezuela aurrera!» lelopean elkarretaratzea deitu dute Bilboko Castaños kaleko Udaletgian, arratsaldeko 18:30etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!