Josu Santamarina (Memoria Gara): «Ekimen hau herritik jaio da, eta herriak erabateko protagonismoa eduki beharko luke»
San Frantzisko eliza Memoria Gune bilakatzea onartu dute instituzioek eta apezpikutzak.
Albiste gazi-gozoa izan zen Memoria Garako kideentzat joan den asteazkenean ezagutu zena: Euskal instituzio ezberdinek eta Gasteizko Gotzaindegiak adostu zuten Martxoaren 3ko eliza, San Frantzisko eliza, Memoria Gune bilakatzea. Bi urte daramatza eskaera hori bera egiten Memoria Gara ekimenak, eta prentsaren bidez ezagutu zuten albistea, nahiz eta Udalak konpromisoa hartu zuen haiei zuzenean jakinarazteko.
Guztiz ondo hasi ez bada ere, aurrerapausoa izan dela dio Josu Santamarina Memoria Gara ekimeneko kideak, eta orain proiektua zehaztu beharra dagoela. Zehaztapen prozesu horretan «benetako koordinazioa egotea» espero du Santamarinak, eta aintzat hartu dezatela Memoria Garatik egindako Memoria proiektua, abenduan aurkeztu zutena. Berez, instituzioen lidergotza izango duela aipatu dute Udaletik, baina beste gizarte eragileekin elkarlanean aritu nahi dutela.
Josu Santamarinak, esan bezala, albistearen balorazioa egin digu, eta aurrera begirako pausoak eta itxaropenak aipatu dizkigu. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Josu Santamarina (Memoria Gara): "Ekimen hau herritik jaio da, eta herriak erabateko protagonismoa eduki beharko luke"00:17:07
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!