Josu Martinez (Bizkarsoro): «Euskal herritar askok bere pertsonaia aurkituko dute pelikula honetan.»
Ostiralean estreinatuko da "Bizkarsoro" pelikula Euskal Herriko zazpi lurraldeetan.
Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Ostiral honetan estreinatuko da «Bizkarsoro» pelikula Euskal herriko zazpi lurraldeetan. Gasteizen, GEU elkarteak antolatuta, Florida zinemetan eskainiko dute filma arratsaldeko 19:30etan eta ondoren solasaldia izango da Izaskun Urkijorekin.
Larraitz Fagundez Hala Bedi irratiko lankideak, Josu Martinez zinema zuzendaria elkarrizketatu du.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Josu Martinez (Bizkarsoro): "Euskal herritar askok bere pertsonaia aurkituko dute pelikula honetan."00:23:11
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!