Josu Chueca (Jurramendiko erasoaren lekukoa): «Agiriek frogatzen dute Espainiar estatuaren aparatuak hor sartuta zeudela.»
"Jurramendira ez ziren kasualitatez etorri mundu osoko faxisten bilduma hori."
Alderdi Karlistak zabaldutako agirietan, Jurramendiko erasoan Estatu Espainiarra, Manuel Fraga eta Espainiako Erregea zaharra inplikaturik agertzen dira. 1976ko maiatzaren 9an espainiar faxismoak Jurramendin egindako erasoaren lekuko izan zen Josu Chueca historialari eta idazlea izan dugu Hizpidean. Argazki kamera eskuetan, euskaldun askoren memoria kolektiboan iltzaturik dauden argazkiak atera zituen bertan.
Karlismoaren jatorria eta bilakaeraz galdetu diogu UPVko Historia garaikideko irakaslea izan zen Josu Chuecari. Ondoren, Gasteizen espainiar poliziak 5 langile hil eta beste 150 zauritu eta bi hilabetetara Jurramendin 1976. urtean jaso zenaren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigu garai hartan LCR-ETA VI-ko militantea zen Josuk.
Komunikabide, alderdi politiko eta hezkuntzatik sarritan hainbatetan saldu ziguten «Espainiaren demokraziarako trantsizio eredugarria» auzitan jartzen duen lekukotasuna eman digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Josu Chueca (Jurramendiko erasoaren lekukoa): "Agiriek frogatzen dute Espainiar estatuaren aparatuak hor sartuta zeudela."00:36:53
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!