Jose Mari Esparza (Txalaparta): «Gezurra da foruek ez zutela zerikusirik izan gerra karlistetan»
Hegoaldeko 4 euskal probintzien independentzia aldarrikatu zen 1833. urtean.
Azken 40 urteetan Espainiako historia ofizialean ezkutatu egin nahi izan da Euskal Herriak autonomia eta burujabetza lortzeko izandako grina. Ildo horretan, gerra karlisten funtsa Karlos erregearen aldekotasuna izan zela zabaldu izan da, eta garrantzia kendu nahi izan zaio foruen defentsari.
Jose Mari Esparza idazle eta editorearekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak kontatu digu 1834an aldarrikatu zela euskal errepublika independentea, Karlos erregea Portugalen zegoelarik. Monarkia baino, foruak eta autonomiaren aldeko gerra zela frogatzen du horrek, eta garaiko historialari ugarik jaso zuten aldarrikapena, ondorenera bertan behera geratu bazen ere Karlos gerrara itzuli zenean.
Gernikako Arbola kantuaz ere hitz egin dugu Esparzarekin, sortu zen garaiko testuingurua azaldu digu eta kantuak izandako eragina eta jazarpena azaldu dizkigu, euskaldun guztiontzako ereserki gisa proposatzearekin batera.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jose Mari Esparza (Txalaparta): "Gezurra da foruek ez zutela zerikusirik izan gerra karlistetan"00:21:48
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!