Jontxu (Harrera lantaldea): «Festa honetara hurbilduko den jendearen elkartasunaren bidez lortuko dugu negu hau berotzea.»
Martxoak 18an "Egur Fest" elkartasun jaialdia ospatuko da Errekaleor Auzo Askean, babes berezia duten bizilagunei negua pasatzeko egurra lortzen laguntzeko.
Prozesu migratorioak, espainiar atzerritartasun legearen aplikazioa, egoera sozioekonomiko larriak eta egiturazko zapalkuntza ezberdinak jasaten dituzten hainbat kide bizi dira Errekaleorren. Kide hauen bidelagun izateko sortu zen «Harrera lantaldea», eta kasu honetan, negua pasatzeko egurra lortzeko elkartuko dira.
Larunbat honetan goizeko 11:00etan ekingo diote jaialdiari, Aljeria eta Afganistango platerak kozinatzen ikasteko sukaldaritza tailer batekin; egurfest@protonmail.com helbide elektronikoaren bidez izena ematea beharrezkoa da. Ondoren, 13:30ak aldera, Etxebizitzaren gatazka Gasteizko Alde Zaharrean hitzaldia eskainiko du Auzoan Bizi sareak. 15:00etan bazkaria egingo dute, saskien zozketa batekin batera; tiketak salgai daude Txapelarri, Parral eta Hala Bedi tabernetan.
Arratsaldean, berriz, aisialdia eta kultura izango dira nagusi: 17:00etatik aurrera, patinetan jolasak izango dira, haur zein helduentzat; eskaintza musikalari dagokionez, berriz, Zaunka, Alarma Morea, Noname Tiriti eta AFU arituko dira arratsalde osoan zehar, 01:00etatik aurrera DJ Voldemorti lekukoa laga aurretik.
Errekaleor Auzo Askeko Harrera lantaldeko Jontxu izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jontxu (Harrera lantaldea): "Festa honetara hurbilduko den jendearen elkartasunaren bidez lortuko dugu negu hau berotzea."00:18:44
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!