Joko-aretoen aurkako herri epaiketa egingo dute gaur
Hainbat eragilek zabaldu dute deialdia. Ekainaren 7an izango da, Dato kalean.
Hilabeteak eta hilabeteak daramatzagu joko-aretoen aferarekin gurean. Gasteizen, adibidez, herri mugimenduan zentralitate handia hartu duen gaia da: Judimendiko Gazte Asanbladak lanketa bat abiarazi zuen gaiarekin eta egun elkarretaratzeak egiten dituzte hilabetero auzoan, hainbat joko-aretori markajeak egin zitzaizkien urtarrilean, Txagorritxuko bizilagunak Abendaño Ikastolatik gertu ireki duten aretoarekin kezkatuta daude, Salburuan beste berri bat ireki nahi dute…
8.000 biztanletik, joko-areto bat dago hiriburuan. Auzo bakoitzeko, bi joko-areto. Bitartean, Baskonia edo Alaves kirol taldeen babesle nagusia apostu-etxe bat da. Hau da Gasteizko errealitatea 2019ko ekainean.
Hainbat eragilek, ordea, herri epaiketa bat egiteko ordua iritsi dela uste dute. Hori dela eta, Euskal Herrian Bizi! markapean deialdia zabaldu dute: ekainak 7, ostirala, 19:00etan Dato kalean kokatuta dagoen joko-aretoen aurrean.
Besteak beste, Gasteizko Gaztetxeak, Negeak gazte eragile feministak, Kilima(k) Aisialdi Taldeak, Judimendiko Gazte Asanbladak Ernai Gazte Antolakundeak, Astindu Gasteizek, Indar Baskoniak… zabaldu dute deialdia, mezu amankomun batekin: Haien irabaziak, gure miseria! Haien negozioak gure bizitzen kontura egin nahi dituzte, baina Jokoa epaitzera goaz! […] Bizitza jokoan dagoelako… Herri epaiketa!
😡Haien irabaziak, gure miseria!
🗣Haien negozioak gure bizitzen kontura egin nahi dituzte, baina Gasteizko gazte mugimendua *JOKOA EPAITZERA GOAZ!*
🗓 Ekainak 7, ostirala
🕖 19:00
➡ Dato kaleko joko aretoaren aurrean🔴 *Bizitza jokoan* dagoelako… *HERRI EPAIKETA!* pic.twitter.com/72YzOvRwRS
— JudimendikoGA (@JudimendikoGA) May 31, 2019
Bizitza jokoan dagoelako…
Kilima(k)eko kideok ere hurrengo ostiralean, ekainak 7, 19:00etan Dato kaleko joko aretoaren aurrean egingo den HERRI EPAIKETAN parte hartuko dugu.
Guk argi dugu, Joko Aretorik Ez! pic.twitter.com/35EHd7KDa4
— Kilima(k) Aisialdi Taldea (@Kilimak_AT) May 31, 2019
😡Haien irabaziak, gure miseria!
🗣Haien negozioak gure bizitzen kontura egin nahi dituzte, baina Gasteizko gazte mugimendua JOKOA EPAITZERA GOAZ!🗓 Ekainak 7, ostirala
🕖 19:00
➡ Dato kaleko joko aretoaren aurrean🔴 Bizitza jokoan dagoelako… HERRI EPAIKETA!#bizitzajokoa pic.twitter.com/xrAIkDo1vf
— NeGeak (@negeak) May 31, 2019
https://twitter.com/indarbaskonia86/status/1134400367297474560
😡Haien irabaziak, gure miseria!
🗣Haien negozioak gure bizitzen kontura egin nahi dituzte, baina Gasteizko gazte mugimendua *JOKOA EPAITZERA GOAZ!*
🗓 Ekainak 7, ostirala
🕖 19:00
➡ Dato kaleko joko aretoaren aurrean🔴 *Bizitza jokoan* dagoelako… *HERRI EPAIKETA!* pic.twitter.com/QTdYLB34JA
— Astindu Gasteiz (@astindugasteiz) May 31, 2019
😡Haien irabaziak, gure miseria!
🗣Haien negozioak gure bizitzen kontura egin nahi dituzte, baina Gasteizko gazte mugimendua JOKOA EPAITZERA GOAZ!
🗓 Ekainak 7
🕖 19:00
➡ Dato kaleko joko aretoaren aurrean
🔴 Bizitza jokoan dagoelako… HERRI EPAIKETA!#bizitzajokoan#ehbizi pic.twitter.com/elQ116WyAj— Gasteizko Gaztetxea (@GasteizGaztetxe) May 31, 2019
😡Haien irabaziak, gure miseria!
🗣Haien negozioak gure bizitzen kontura egin nahi dituzte, baina Gasteizko gazte mugimendua JOKOA EPAITZERA GOAZ!
🗓 Ekainak 7
🕖 19:00
➡ Dato kaleko joko aretoaren aurrean
🔴 Bizitza jokoan dagoelako… HERRI EPAIKETA!#bizitzajokoan#ehbizi pic.twitter.com/6OpePqXT12— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) May 31, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!