Jesuri mendira igo ziren dozenaka lagun larunbatean, 200 metroko 5 aerosorgailuren instalazioaren kalteez ohartarazteko
Arabako Mendiak Askek mendi ibilbideak antolatu ditu aurten ere, enpresa energetiko batzuek zentral eolikoak jartzeko aukeratu dituzten mendietan. «Maite duzuna zaindu ezazu» kanpainaren baitan egingo dira txangoak, eta espazioak defendatzeko kontzientzia sortzea dute helburu.
Jesuri mendilerroan, Laudio eta Orozkoko lurretan, 5 aerosorgailu instalatzeko proiektua du Capital Energy enpresak. Aerosorgailuek 200 metroko altuera eta 40 metroko palak izango dituzte, bestelako azpiegiturez gain: zimenduak, sarbideak, edo energia garraiatzeko bideak, besteak beste.
Arabako Mendiak Aske plataformak ohartarazi duenez, ingurumenerako kalteak eragingo ditu proiektuak, gauzatzen bada: egun egiten diren abeltzaintza, basogintza eta aisialdi jarduerak galaraziko ditu; hegaztien migrazio bideak etengo; kutsadura akustikoa eragin eta olio isurketekin lurra kutsatu, batzuk aipatzearren.
Eusko Jaurlaritzak indarrean dagoen natura babesteko legedia baliogabetzen du Capital Energy bezalako enpresari instalazioa baimentzeko, kolektibo ekologistaren arabera. Izan ere, lurralde-antolamenduko araudiaren arabera, mendiak ezin dira industria gune bezala erabili. Gainera, enpresari «instalazioa errazteko», ez dute ingurumen-inpaktu txostenik egingo.
Bada alternatibarik
Arabako Mendiak Askek gogorarazi du eredu energetiko sozial eta berriztagarri baten alde daudela, «eraginkorra, benetan banatua, ez pribatizatzailea eta biodibertsitatearen suntsitzailea».
Enpresa energetiko handien eredua baztertu eta autoprodukzioan jartzen dute begirada. Horregatik, energia mendiak eta laborantza-lurrak suntsitu gabe sortzeko alternatibak bultzatu nahi dituzte: «Adibidez, industrializatutako edo degradatutako eremuetan energia sor daiteke, bai pabiloi industrialen estalkietan, bai haize-sorgailu txikiagoekin, etxe partikularretan».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!