Jenofa Berhokoirigoin (Argia): «Macronen gibelean bada oligarken mundu bat, eta haiek dira Frantziako komunikabideen esfera kontrolatzen dutenak»
Macronek komunikabideekin eta kazetarien lanarekin izandako harreman korapilatsua aztertu dugu.
Segurtasun Globala izeneko lege berria abiapuntu gisa hartuta, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetariak Macronen bilakaera ikertu du. Komunikabideekin harreman berezia izan du Emmanuele Macron Frantziako presidenteak, politikari gazte ia ezezagun bat izatetik presidente izatera pasa zelako urte gutxian, eta komunikabideek asko lagundu zioten bide horretan.
Presidentetzara iritsi zenetik kazetarien jarduna oztopatu duten zenbait neurri ezarri ditu Macronek, polizia babestearekin zerikusi handia dutenak. Jenofa Berhokoirigoin bera izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu Macronen ibilbidearen alderdi esanguratsu batzuk. Oligarkiarekin daukan lotura, komunikabideek emandako hauspoa, kazetariekin harremana eta beste hainbat kontu kontatu dizkigu Berhokoirigoinek.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jenofa Berhokoirigoin (Argia): "Macronen gibelean bada oligarken mundu bat, eta haiek dira Frantziako komunikabideen esfera kontrolatzen dutenak"00:28:22
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!