Jenofa Berhokoirigoin (Argia): «Emmanuel Macronen joera autoritarioaren erakusle da, berak nahi duen kuadroan sartzen ez dena kriminalizatzeko bidea»
Separatismoaren Legea deitu zaiona eztabaidatzen ari dira Frantziar Estatuan.
Frantzian Errepublikaren Printzipioen Errespetua Sendotzeko Legea eztabaidatzen ari dira. Islamismo erradikala borrokatzeko sortu zen legea, baina polemika handia piztu du helburu horretaz gain beste hainbat esparru baldintzatuko dituelako, eta «Frantziar Errepublikaren Printzipioak» onartzea eskatuko dielako elkarte eta eragile guztiei, diru-laguntzak ez jasotzeko arriskupean, besteak beste.
Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria izan dugu gaur Hizpidean, lege honen nondik norakoak azaltzeko. Mundu musulmanari etorri dakiokeen jazarpen maila berria, gainerako elkarte eta «disidenteen» kasuan izango duen eragina (euskaldun, bretainiar, korsikar…) eta beste hainbat kontu azaldu dizkigu Berhokoirigoinek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jenofa Berhokoirigoin (Argia): "Emmanuel Macronen joera autoritarioaren erakusle da, berak nahi duen kuadroan sartzen ez dena kriminalizatzeko bidea"00:30:09
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!