ARGAZKI GALERIA | Jendetza batu da Agurainen Araban zehar eraiki nahi dituzten zentral eolikoen proiektu ezberdinak gelditzea aldarrikatzeko
Duela hilabete bat 600 lagundik gora bildu ziren Maeztun, eta oraingoan Lautadaren txanda izan da. Mobilizazioek jarraituko dutela iragarri dute.
Azken asteetan bolo-bolo dabil Araban zehar eraiki nahi dituzten zentral eolikoen proiektuaren afera. Guztira 5 parke-eoliko eraiki nahi dituzte, eta guztien atzean Aixeindar enpresa dago, eta bertabm Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak %40ko eta % 60ko partaidetza dute urrenez-urren.
Gaurko mobilizazioan proiektuak ingurugiroan sortu ditzakeen kalteen inguruan ohartarazi dute, mendien industrializazioaren aurka ozen egin dute, Arabako eremu naturalak industrializatu gabe mantendu behar direla azpimarratu dute, azpiegitura gris inbasorerik gabe eta berahuen biodibertsitatea suntsitu gabe. Halaber, gogorarazi dutenez, gune horiek korridore ekologikoen bidez lotu behar dira, haiek zatitzea eta isolatzea saiheztuz, aurrerapen “berde” desnaturalizatzaileek lurralde desoreka ekarriko dutela ohartuz.
Ez da ahaztu behar Arabako Mendiak Aske plataformak 18.500 alegazio entregatu zituela proiektuaren aurka. Eta aste honetan jakin izan da Arabako Foru Aldundiaren txosten teknikoek ohartarazi dutela Iturrieta eta Arkamuko proiektu eolikoek kalte «atzeraezina» eragin dezaketela hegazti nekrofagoengan eta paisaiaren kalitatea, eta ondorioz, Iturrieta eta Arkamuko proiektu eolikoak aldatzeko eskatu dio Foru Aldundiak Aixeindar enpresari.
Udal Gobernua proiektu eolikoaren alde
Aguraingo herritarren zein kontzejuen artean parte eolikoaren kontrako iritzia oso hedatea dagoen arren, hilabetearen hasieran, Udal Gobernua (EAJ) parke eolikoen eta, zehazki, Iturrietako Mendietako proiektuaren alde agertu zen, baina jarrera indibidualista ariketa batean, hainbat alegazio planteatu zituen bere udalerrian kokatuko diren hiru aerosorgailuren aurka.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!