Jazarpen poliziala salatu du Gasteizko gaztetxeak
Azken hilabeteotan, Covid19aren aitzakipean mota eraso polizial konstantea jasan dutela salatu dute: isunak, identifikazioak, kontrol-saiakerak, ... Gaztetxea kriminalizatzeko beste saiakera bat dela iritzi dute eta larunbat honetan burutuko den "Lehertu Gasteiz" manifestaziora joateko deia luzatu dute.
Enegarren eraso poliziala jasan zuen Gasteizko gaztetxeak pasa den larunbatean, bertatik irtetzen ari ziren 4 lagun identifikatuz eta berriz gaztetxean egotea debekatuz. Horren atzean Gasteizko gaztetxearen kriminalizazioa, baina batez ere gaztetxe zein gune autogestionatuak itxita mantetzea bilatzen dutela salatu dute asanbladako kideek.
Pasa den urrian segurtasun neurri guztiak betetzen ari ziren hamaika lagun identifikatu zituen Gasteizko Udaltzaingoak, ondorengo isun eta guzti. Orduan, agintariek, «gazte-lokal» gisa katalogatu zituzten gaztetxeak, horrek ekartzen zituen debekatu eta mugekin. Orduz geroztik, polizia inpunitate handiagoarekin jokatzen ari da eta desalojo ilegalak etengabe gauzatzen dituztela gogor salatu dute. Asanbladako kideek argi utzi nahi izan dute Gasteizko gaztetxea ez dela erabilera pribatuko lonja bat eta ez duela osasun arriskurik suposatzen bertaratzen den ororentzat.
Argi utzi nahi izan dute ere Gasteizko gaztetxea eragile ezberdinen ezinbesteko topaleku dela, Alde Zaharrean 33 urtez lan egin duen espazio publikoa dela eta ez dutela gaztetxea itxita mantentzeko asmorik. Gainera, gaztetxea bezalako guneak gal ez daitezen, hauek defendatzeko hautua egin beharra dagoela gogorazi dute. Horren harira, «gune autogestionatuen eta okupazioaren aldarrikapenak kalera ateratzeko», larunbat honetan Gasteizko kaleetan burutuko den “Lehertu Gasteiz” manifestaziora gonbidatu dituzte bertaratutakoak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!