Jarraipen oso zabala izan du Imegarreko lehen greba egunak
Sindikatuak nabarmendu duenez, arduradunak eta aldi baterako langileen enpresen bidez kontratatutakoak soilik sartu dira tailerrean. through Aiaraldea.eus
Oso jarraipen zabala izan du Imegarren deitutako greba mugagabearen lehen egunak, LABen hitzetan. Sindikatuak nabarmendu duenez, 12 langiletik hiruzpalau baino ez dira sartu goizeko txandan tailerrean lan egitera, eta guztiak direla arduradunak edo aldi baterako kontratatutako beharginak. Jakinarazi dutenez, antzeko egoera errepikatu da arratsaldeko txandan ere. Bulegoetan, aldiz, 4 langiletik batek egin du bat grebarekin.
Grebalariek piketea egin dute lantegiaren sarreran txanda hasieretan, 5:30ean eta 13:30ean. Horrez gain, kotxe karabana osatu dute goizean herrian barrena.
Bihar (osteguna) elkarretaratzea egingo dute 11:30ean Laudioko Herriko plazan, merkatua dagoela probestuta. Ostiralean, aldiz, manifestazioan aterako dira Imegarretik herrigunera, 12:30ean.
Aldarri bakarra dute beharginek: zuzendaritzak azken bi asteetan kaleratutako bi lankideak berronartzea. LABek salatu duenez, «lan sindikala egiteagatik» kaleratu dituzte biak, «enpresari buruzko informazio bat langile asanbladan partekatzeagatik».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!