Jarraipen handia izan zuen haur eskola publikoetako irakasleen grebak, zerbitzu minimoak egon arren
Deitzaileen arabera, %86ko jarraipena izan zuen mobilizazio egunak. Urte amaierara arte borroka eta greba egun gehiago dituzte iragarrita.
Arrakastatsua izan zen haur eskolako langileen greba. Partzuergoko langileen %86ak egin zuen bat atzoko greba deialdiarekin, sindikatuen arabera. Steilasek, LABek eta ELAk Araban egindako mobilizazioek jarraipen handia izan zuten.
Gogoratu behar da, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren egoera salatzeko ostegunero deitu dituzten protesten barruan egin zutela greba.
Hamabi puntuko eskaria egin diete instituzioei, haur eskoletako langileen baldintzak hobetu nahian. Besteak beste, langileen egonkortasuna bultzatzeko neurriak hartzea eskatu dute. Azaldu dutenez, haur eskola partzuergoko langileen behin-behinekotasuna %41ekoa da; kudeaketa langileen kasuan, %100ekoa.
Beste eskaeretako bat, ikasgeletako ratioak berdintasunean oinarritutako irizpideekin aplikatzea da, lizentzietan, baimenetan eta txanda egunetan ordezkoak jarriz.
Baina sindikatuek gogorarazi dutenez, egungo errelebo kontratuen araudia 2018ko abenduaren 31n amaituko da.
Hurrengo deialdiak
Azaroaren 13tik 15era, sukaldariek eta garbitzaileek borroka astea egingo dute. 16an, aberriz, greba eguna izango dute.
Azaroaren 20tik 22ra Borroka Astea izango dute Hezkuntza Breziko hezitzaileek. Azaroaren 23an greba egingo dute.
Azaroaren 27tik 29ra irakasleen txanda izango da: borroka egunak izango dira horiek eta 30ean grebara jaongo dira.
Eta abenduaren 12an, Steilas, LAB eta ELA sindikatuek greba egun handiena deitu dute. Irakasleak, Hezkuntza Bereziko hezitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak eta haur eskoletako langileak daude greba egitera deituta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!