Jarraipen handia Detesako lehen greba egunetan
Aste osoko greban daude Detesa enpresako langileak, hitzarmen berriaren alde.
Gasteizko Detesa enpresako langileak greban daude «KPIa bermatzen duen soldata igoera, eskala bikoitzaren aurka eta prekarietatearen aurkako hainbat neurri jasotzen dituen hitzarmenaren alde». 60 bat langileko lantegia da Detesa, metalgintza sektorekoa.
Greba batzordearen arabera erabateko jarraipena izaten ari dira Detesa enpresako lehen greba egunak, batez ere produkzioko langileen artean.
ELA eta LAB sindikatuek egin zuten hasierako greba deialdia. Orain, ELAko ordezkariek enpresan greba egun gehiago deitu dituzte urriaren 28ra arte, eta enpresarekin bilerak egingo dituzte «hitzartu dira prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena lortu arte».
✊⚙️Greban jarraitzen dugu Detesan! Pikete ostean ondo gosaldu eta asanblea!
✊⚙️Seguimos de Huelga en Detesa!
Después del pikete desayunando y asamblea! pic.twitter.com/dF9huZwDL3— ELA Arabako Metala (@ArabakoElaMetal) October 26, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!