Jardines de Uleta, jazarpen sindikal baten kronika
Jardines de Uleta Hoteleko langile bat hauteskunde sindikaletara aurkezteagatik kanporatua izan zela jakinarazi ostean, LAB sindikatuak kaleratze honen xehetasun gehiago eman ditu jakitera hotelean bertan egin duten elkarretaratzean.
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du abenduaren 13an Jardines de Uleta Hotelaren aurrean, Jazarpen sindikalari STOP lelopean. Elkarretaratzea ostegunean egin duten arren, aspaldi hasi ziren orain salatutakoak.
Orain dela hiru hilabete inguru hasi zen dena, LAB-ek salatu duenez. Aurreko irailean, Gasteizeko Armentia auzoan kokatuta dagoen Jardines de Uleta Hoteleko langile batzuk sindikatuarekin harremanetan jarri ziren. Gai konkretu bat jorratu nahi zuten orduan langileek: zuzendaritzak aurrera eramaten ari zituen eskubide urraketen berri eman.
Egoera hau salatzeko, langileen artean beldurra zegoela onartu du sindikatuak. Gauzak horrela, LAB-ek hauteskunde sindikalak sustatzea lortu zuen.
Horren aurrean, enpresak hainbat mugimendu egin zituen, besteak beste, langileak ABLEetara -Aldi Bateko Lanera Enpresa- bideratu bozkatzeko eskubidea urratuz. Honen ondorioz, enpresaren aukeratutako hautagaiak irabazi zuen. «Enpresak aukeratutako hautagaia bilatu zuen, zein ELA-ren izenean aurkeztu zen, gero gainera langileak mehatxatuz LAB-en hautagaia ez bozkatzeko. Honen ondorioz, enpresak aukeratutako hautagaiak irabaztea lortu zuten», salatu du sindikatuak.
Baina salatutako jazarpenak ez zuen etenik izan. Jardines de Uletak LABeko hautagaiaren aurkako jazarpenarekin jarraitu zuen eta, besteak beste, orain dela bi urte eta erdi lanean zegoen kategoriatik jaisten saiatu ziren langilea. Honek uko egin zion azken erabaki honi eta, azkenean, hortik gutxira, langilea kaleratua izan zen.
Hotelera ez joateko deia
LAB-ek langilearen aurkako jazarpena salatu du. «Alde batetik, bere oinarrizko eskubideak urratu baititu, langile orok duelako hautagai izateko, hautatua izateko edo hautatzeko eskubidea. Eta enpresak langile honen aurka neurriak hartu ditu lantokiko lan baldintzen alde dinamika piztu nahi zuelako». Bestalde, «langileak bere eskubideak aldarrikatzeagatik berriro ere zapaldua» izan dela gaitzetsi dute.
Arrazoi guzti hauengatik, LABek hurrengo egunetan Jardines de Uleta Hotelaren aurrean salaketa dinamika bat hasiko du ostegunean egindako elkarretaratzeaz gain. «Aldi berean, bere langileak esplotatzen eta jazartzen jarraitzen duen bitartean, hotel honetara ez joatera dei egiten dugu».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!