Jaietan ere autodefentsa feminista erabiltzeko deia egin dute neska* gazteek
'Neska* gazteok jaietan ere ARMA, TIRO, PUM!' kanpaina aurkeztu du Gasteizko neska* gazteen sareak. Mugimendu Feministak erasoak salatzeko telefonoa izango du eskuragarri jai guztietan.
Hasi dira auzoetako eta herrietako jaiak eta Gasteizkoak hasteko bi hilabete baino gutxiago falta direnean, Gasteizko neska* gazte sareak ohar bat kaleratu du Neska* gazteok jaietan ere ARMA, TIRO, PUM! kanpaina aurkezteko.
Oharrean bertan, neska* gazteek sistema kapitalista heteropatriarkalari planto egiteko hautua egin dutela adierazi dute. «Bizitzak erdigunean jartzeko momentua da, gure bizitzak eta gorputzak gurutzatzen dituen basakeria honek nahikoa garrantzi baduelako. Erasoak salatu, botere-harremanak mahai gainean jarri, espazio publikoa geureganatzea, gure gorputzaz disfrutatzea, saretzea eta elkar ezagutzea… Badira egunerokotasunean aurrera daramatzagun borroka».
Gazteek argi utzi nahi izan dute ez daudela bakarrik: «Neska* gazteok saretuta gaude: elkarren arteko babesa eta maitasuna armarik indartsuena baita».
Haserrea eta amorrua ingurua eraldatzeko tresna gisa definitu dituzte, etxetik hasita jendarte osora heldu arte. «Gure nahiak, beharrak, ametsak, beldurrak… erdigunean kokatuz aspaldi ekin genion borroka honi».
Baina ez dira konformatzen eta ez dute erresistentzian edota bizirautean geratu nahi. «Errotiko aldaketa badelako gure borrokaren jomuga».
Amaitzeko, jaietan ere erasoen aurrean autodefentsa feministaz baliatuko direla ohartarazi dute, «heteropatriarkatuaren hamaika aurpegiei aurre eginez».
688 744 411
Hori da Gasteizko Mugimendu Feministak auzoetako eta hiriburuko jaietan erasoak salatzeko 24 orduz erabilgarri izango duen telefono-zenbakia: 688 744 411. Horretaz gain, eraso arrazistak, homofoboak edo sexistak salatzeko zenbakia izango da hau, besteak beste, asteburu honetako Txagorritxuko jaietan eskuragarri egongo dena.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!