Jaiaren aitzakipean idarkeria matxista ere presente «emakumeon gorputza objektu bilakatuz»
Gasteizko Perseus tabernak «Minigonaren jaia» zuen antolatuta baina Udalak debekatu du. Honen aurrean, Mugimendu Feministako Aitziber Romerok autodefentsa feministarako deia egin du.
Gasteizko Perseus tabernak «Minigonaren jaia» zuen antolatuta apirilaren 28rako, San Prudentzio egunerako. Baina ekitaldia debekatu du Gasteizko Udalak, izaera «sexista eta baztertzailea» duela arrazoituta. Jaiak minigonarik motzenarentzako eta probokatzaileenarentzako sariak zituen iragarriak. Horrez gain, edaria debalde eskaintzen zuen jaira minigonan joaten zirenei, eta edari botilak doan minigonarekin jantzita bertara agertzen ziren bost neskaz osatutako taldeei.
Gogorarazi duenez, 30.000 eta 150.000 euro arteko zigorra jaso dezake halako ekitaldi bat antolatzen duenak, eta lokalare itxiera ere izan dezkae ondorio, hiru urtez.
Udalaren debekua izan du hizpide Gasteizko Mugimendu Feministako Aitziber Romerok Zebrabidea irratsaioan. Romerok, maila pertsonalean azaldu duenez, hau ez da lehenengo aldia diskoteka honek mota honetako jaiak antolatzen dituela.
Gaineratu duenez, «jaia aitzakitzat hartuz objetu bilakatzen gaituzte emakumeoi* gure gorputzak salmentarako erabiliz». Jai giroan, alkohola eta drogak aitzakitzak hartuz, erasoak areagaotzen direla salatu du: «Gure deia argia da: autodefentsa feminista».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!