Jaialdia antolatuko du gaur Askapenak Gasteizko Gaztetxean, «herrietatik Europa berri bat eraikitzeko»
"Herrietatik Europa berria eraikitzen" jardunaldien baitan, egitarau oparoa prestatu du Askapenak gaur arratsalderako Gasteizko Gaztetxean. Azaroak 15 eta 16an jardunaldiak burutuko dituzte Iruñako Katakraken
«Nola egin aurre Europar Batasunaren eta Troikaren ofentsiba neoliberalari? Eskuin muturraren gorakadaren aurrean, nola eraiki langile klasearen kontzientzia kolektiboa? Nazio zapalduok badugu aukerarik geure burujabetza eskuratzeko egitura honen baitan?» Galdera hauei erantzuna bilatzen saiatuko da Askapena erakunde Internazionalistak «Herrietatik Europa berria eraikitzen» nazioarteko jardunaldien baitan.
Azaroak 15 eta 16an, burutuko dira jardunaldiak Iruñako Katakrak espazioan baina, gaur arratsalderako, azaroak 7, jardunaldien baitan egitarau oparoa prestatu dute Gasteizko Gaztetxean.
18:00etatik abiatuta Grezian eta Herrialde Katalanetan egondako brigadistekin Europan zeharreko borroka esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera egongo da.
Aisialdiak ere tartea izango du Gaztetxeko jaialdian. 19:30etan rap tailerra egingo dute eta 21:00etan freestyle erakustaldian arituko dira Iñaki Viñaspre, Markel Yoller eta Amaia Merchan. 22:00etan ekitaldia burutuko dute Askapenako kideek, «langile klasearen aurkako inperialismoaren oldarraldi etengabe honi aurre egin eta Euskal Herritik, bestelako Europa bat eraikitzen hasi behar dela» azpimarratuko dute bertan.
Bukatzeko Kanadian Tinnitus bandak eta Zuretzako Mezau DJek gaua girotuko dute Gaztetxeko oholtza gainetik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!