Jai herrikoien aldeko deia luzatu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik
Ohar bateratua kaleratu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetaan jai herrikoien alde lan egiten duten eragileek. Instituzioek baztertu dituztela eta jaiak bertan behera geratu izanaren berri prensta bidez jakin dutela salatu dute. Euskal Herriko jai batzorde guztiak "inoiz baino gehiago" jai herrikoien alde antolatzera deitu dituzte, "modu berritzaileak eskainiz".
Herri Sanferminek, Iruñako Peñen Federazioak, Bilboko Konpartsek, Donostiak Piratek, Gasteizko Blusen eta Nesken Elkarteak eta Gasteizko Txosnek bat egin dute jai herrikoien aldeko apustuan. Ohar bateratua kaleratu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburetako jaiak bertan behera utzi izanaren harira.
Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek bat egiten zuten iragan astean hiriburuetako jaiak bertan behera uztean, Iruñean eta Baionan erabaki berdina hartu zuten aurretik. Erabaki hauek aldebakarrez eta modu ez konpartituan hartu izana salatu dute jai herrikoien alde egiten duten eragileek. Argi utzi nahi izan dute ez direla «erabakiak bere horretan zalantzan jartzera sartuko, baizik eta erabakia hartu diren formak».
Baztertuak izan direla adierazi dute, «ez dute gurekin kontatu» eta, udalekin etengabeko harremanetan egon diren arren, albistea prentsara bota baino minutu gutxi batzuk lehenago edota prentsa bidez zuzenean jaso izana salatu dute. Erabakiok «euren buruari begira hartu izana» leporatu diete hiriburuetako udal eta instituzioei. «Beste behin ere jai herrikoiak bigarren plano batean utzi gaituzte, herritarron parte hartzea alde batera utziz» azaldu dute.
Jai herrikoien alde, inoiz baino gehiago
Oharraren sinatzaileek adierazi dute, garai hauetan herritarrek «inoiz baino gehiago» behar dituztela jaiek ematen dituzten «alaitasuna, kolorea eta kolektibotasuna» eta, hori, «modu parte hartzailean, euskaratik, feminismotik eta jasangarritasunetik» eraikitzen jarraitzeko asmoa azpimarratu dute. Deia luzatu diete Euskal Herriko jai batzorde guztiei jai herrikoien alde antola daitezen, «osasun eta segurtasun neurri guztiekin, modu berritzailean eskaintza eginez».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!