Jabi Jabier (ESK): «Hego Euskal Herriko behin-behinekotasun tasa Estatuko handiena da, Eusko Jaurlaritza eta Nafar Gobernuaren politiken emaitza»
Sektore publikoan finkotasuna eskatzeko elkarretaratzea egin du ESK sindikatuak Gasteizko Udaletxe aurrean.
Hego Euskal Herrian sektore publikoko langileen % 40tik gora behin-behinekotasun egoeran dago lanean, eta gehienek legez egon daitezkeen 3 urteak gaindituta. Egoera honen aurrean Espainiako Kongresuan neurriak proposatzen ari dira, baina ESK sindikatuaren hitzetan ez dira nahikoa, eta milaka langile kaleratzea eragingo lukete.
Jabi Jabier ESKko kidearekin hitz egin dugu. Berak egoeraren analisia egin digu, eta Kongresuan eztabaidatzen ari diren «Icetazoak» izango lituzkeen eraginak azaldu dizkigu. Honen aurrean proposamen argia ere bota du, sektore publikoko finkotasunaren aldekoa.
Gaur goizean elkarretaratzea egin du ESK sindikatuak Gasteizko Udalean, «Finkotasuna ya, abusurik ez!» lelopean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jabi Jabier (ESK): "Hego Euskal Herriko behin-behinekotasun tasa Estatuko handiena da, Eusko Jaurlaritza eta Nafar Gobernuaren politiken emaitza"00:14:32
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!