Jabetzen da ala ez?
“¿Se entera o no se entera la clase obrera?” abesten zuen Potato taldeak 1980ko hamarkadan: garai horretan jada desmobilizazioa nabaria zen, eta edukitako zentralitatea galduta zeukan.
Jon Martinez Larrea
Orduz geroztik, neoliberalismoaren garaipenarekin batera, langile klasearen existentzia bera askotan zalantzan jarri izan da. Langileria ez da desagertu, langile kontzientzia, aldiz, ahultzen joan da.
Kontzientzia hori berpiztu nahi badugu funtsezkoa da iraganeko borroken memoria historikoa berreskuratzea, baina, are garrantzitsuagoa da gaur egungo langile klasearen ezaugarriak ulertzea. Lantegi erraldoiak ia desagertuta, prekarietatea nonahi zabalduta dago. Horretaz gain, gaurko langileria anitza da, hori dela eta, gizon zurien iruditeria gainditu behar dugu eta emakumeen zein migratzaileen papera kontuan hartu.
Langilera zatituta dago, lan baldintzak kaskartzen joan dira, sindikalgintzak arazoak ditu prekarioengana heltzeko, eta ortzimuga gero eta urrunago omen da. Hala ere, garaipenen adibideak ditugu, esate baterako, Bizkaiko zahar egoitzen langileen greba esanguratsua izan zen, emakumeen eta langileen borrokak uztartuz, beraien aldarrikapenak gizarteratu zuten, garaipena lortu arte. Horrekin batera, mugimendu feministak lan erreproduktiboa eta zaintza mahaigaineratu ditu. Huerta de Peraltan, berriz, langile migranteek abangoardia hartu dute.
Bidenabar, langile klaseari buruzko ikuspegi esentzialistetatik ihes behar dugu, E.P. Thompson historialariak ohartu zigun langile klasea fenomeno historiko bat dela, eta bere ustez:
Cuando hablamos de una clase estamos pensando en un conjunto de gente difusamente delimitado que participa del mismo cúmulo de intereses, experiencias sociales, tradiciones y sistemas de valores; que tiene una predisposición a actuar como clase, a definirse a sí mismo en sus acciones y en su conciencia, en relación a otros grupos de gente, de un modo clasista. Pues la clase en sí misma no es una cosa, es un acontecer.
Aurrera begira funtsezkoa da klase kontzientzia berreskuratzea, baina ez bakarrik maila teorikoan, eguneroko praktikan baizik, lantokietan zein lantokietatik kanpo. Horretarako borroka ezberdinen arteko lotura izan daiteke gakoa. Aniztasuna berez ez da arazoa, ondo kudeatuta aukera berriak ireki ditzakeelako. Finean, hitz ponposoak erabiltzea baino garrantzitsuagoa da elkartasuna lantzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!