Izan Media tailerrak, urtarrilaren 21 eta 22an Oihaneder Euskararen Etxean
Lau tailer ezberdin egongo dira egun eta erdiko jardunaldian. Zabalik dago izen ematea.
Hala Bedik Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.
Komunikatzen ez dena, azken batean, ez da existitzen. Zerbaiten parte izan nahi duenak, beraz, komunikatzeko beharra dauka. Edo beste era batera esanda: izan nahi dugulako komunikatzen gara. Eta horretarako, eskura ditugun tresnak ahalik eta ondoen erabili behar ditugu.
Aurtengo hitzordua urtarrilaren 21 eta 22an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean. Eta bideogintzan, irratigintzan, kartelgintzan eta prentsa eta sare sozialen kudeaketan sakontzeko lau tailer eskainiko dituzte.
Hori da, hain zuzen ere, Hala Bedik antolatutako Izan Media tailerren helburua. Irratsaio bat, bideo bat zein kartel bat egiten trebatzeaz gain, herri mugimendutik prentsa eta sare sozialen lanketa egokia egiteko formakuntza ere izango da. Gainera, Hala Bedi hobeto ezagutzeko eta bertan parte hartzen hasteko aukera aproposa da honako hau.
Irratigintza
Ahozkotasuna irratigintzan, irrati mahaiaren erabilera eta programa batekin audio edizioa eta grabazio praktikak landuko dira.
Prentsa / Sare Sozialak
Herri mugimenduak komunikabideekin garatu behar duen harremana jorratuko da, sare sozialak baliatuta, estrategia komunikatiboa aurrera eramateko irizpideak landuz,
Kartelgintza
Kartelgintzarako erreminta ezberdinak ikasiko dira, adibide praktikoekin eta kartel ezberdinak egiteko aukerarekin. Norberak bere ordenagailu propioa ekar dezake, baina ez da ezinbestekoa.
Bideogintza
Ikus-entzunezko proiektu bat sortu ahal izateko, irudien eta soinuen grabazioaren oinarrizko teoria jaso eta bideo grabazio praktikoak egingo dira. Programako erremintak, irudien eta soinuen nahasketa, errotuluak, bideoei formatuak eman eta sarean zabaltzeko azalpenak ere emango dira.
Norberak bere ordenagailu propioa ekarri beharko du. Kamara propioa ere ekar dezake baina ez da ezinbestekoa.
Parte hartzeko irizpideak
Parte hartzeko izena eman behar da Halabediren webgunean. Izen ematea urtarrilaren 14an itxiko da.
Halabediren webgunearen helbidean izango den formularioa betetzea nahikoa izango da. Matrikulazioa eginda, 10 euro ordaindu beharko dira egunean bertan, eta Hala Bediko USB bat banatuko da, tailerren eduki teorikoekin eta hainbat baliabide eta erremintekin.
Ostiralean, 16:30etatik 20:00ak arte izango da tailerra, eta larunbatean aldiz, 09:30etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:30ak arte. Guztiak Oihaneder Euskararen Etxean burutuko dira.
Larunbatean, denok batera bazkaltzeko aukera ere egongo da, baina horrela zehaztu beharko da formularioan.
Azkenik, plaza mugatuak izango dira, beraz inskripzioaren ordenaren arabera, ikastaro bakoitza betetzen denean, itxiko da izen-emateko aukera.
Bajak
Esan beharrik ez dago, behin izena emanda, parte hartzeko konpromisoa hartzen dela. Eta ikastaroa utzi behar izatekotan, norbanakoaren erantzukizuna da bajaren abisua urtarrilaren 14a baino lehen jakinaraztea honako helbide honetan: izanmedia@halabedi.eus, plaza bete gabe geratu ez dadin eta beste inork izena emateko aukera izan dezan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!