Izan Bidea dinamikari bultzada emateko, mobilizazioak deitu ditu Sarek Araban maiatzaren 7an
Martxa bana egingo da Añanan, Agurainen eta Gasteizen; Izan Bidea dinamikaren eta 3.127.326km egitearen erronkaren baitan.
Sare Herritarrak mobilizazio eta martxak deitu ditu Arabako hiru puntutan maiatzaren 7an. Helburua Izan Bidea dinamikari eta 3.127.326km egitearen erronkari bultzada bat ematea da, Etxerako Bidean ekimenaren baitan, euskal preso politikoen gerturatzearen alde urratsak ematen jarraitzeko.
Larunbat honetan, maiatzak 7, Añanan, Agurainen eta Gasteizen deialdi bana egin du Sarek. Añanan martxa egingo da Uribarri Gaubeatik Espejora, goizeko 11:00etan Uribarri Gaubeako elizatik hasita. Geldialdia egingo da Baronatarren dorretxean eta luntxa egongo da bukaeran Espejoko txiringitoan.
Agurainen, berriz, 4 orduz ahalik eta kilometro gehien egiteko erronka jarri dute, 11:00etatik 15:00etara. Herriko Tabernan eman behar da izena.
Gasteizen, azkenik, hiru zirkuitu egiteko aukera egongo da: Erdialdetik hasita 2km-ko ibilbidea, Olarizuko tontorrera 8km-koa, edo bizikletan 30 minutuko zirkuitoa. Horiek ere 11:00etatik 15:00etara bitartean egingo dira, Andra Mari Zuriaren plazatik hasita.
Urriaren 8an amaiera jaialdia, Donostian
Izan Bidea dinamikaren baitan ezarritako 3.127.326 km-ko erronkari amaiera emango dio Sarek Urriaren 8an Donostian, ondoren jaialdi bat antolatu duelarik; Su Ta Gar, Doctor Deseo, Belako, Zea Mays, Esne Beltza, Dupla, Rotten XIII eta Trikidantzen kontzertuekin, besteak beste. Sarek adierazi duenez “urriaren 8an erronka honi amaiera eman ez ezik, urte luzeetan urruntze-politikaren amaieraren alde aritu diren herritar guztiak batu nahi ditugu, politika honen amaiera gauzatzen ari den honetan, berau egi bihurtzeko emaniko bultzada eskertu eta guztiona den lorpen hau guztiz gauza dadin aldarrikatzeko”.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!