Ixabel Alkain (Jaizkibel konpainia): «Udalari eskaera luzatu eta erantzunik jaso gabe hiru urte pasa ondoren kalera ateratzea erabaki genuen.»
"1997etik hona, Jaizkibel konpainia berdintasunaren ikurra bihurtu da."
Ostiral honetan, hilak 28, arratsaldeko 18:30etatik aurrera Gasteizeko Emakumeen Etxean, «Aurrera egin badugu» dokumentala eskainiko dute. Dokumental honetan, Jaizkibel konpainiako kideek egindako zenbait elkarrizketa biltzen dira.
Jaizkibel konpainia 1997an sortu zuten, emakumeek Hondarribiko Alardean berdintasunez parte hartu ahal izan zezaten. Garbiñe Biurrunek, Kattalin Minerrek eta Itziar Ituñok elkarrizketa-gune bat sortu dute, jaiei, parekidetasunari edota lankidetza feministari buruz hitz egiteko, eta askotariko ikuspegi zabal eta ezberdinak eman dituzte.
Dokumental honen ingurukoak eta Hondarribiko alardearen inguruko gora-beherak izan ditugu hizpide Ixabel Alkain Jaizkibel konpainiako kidearekin.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ixabel Alkain (Jaizkibel konpainia): "Udalari eskaera luzatu eta erantzunik jaso gabe hiru urte pasa ondoren kalera ateratzea erabaki genuen."00:23:51
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!