Iturrietako mendietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurkako mendi martxa egingo dute larunbatean
Uztailaren 18an mendi martxa egingo dute Aguraingo Latsarri Gaztetxeko eta Mendiak Aske plataformako kideek Iberdorlak inguruko mendietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurka protestatzeko.
Iturrietako mendietan parke eoliko erraldoi bat eraiki nahi du Iberdorlak, Energiaren Euskal Erakundearen babesarekin. Duela hilabete batzuk Lautadako eta Mendialdeko bizilagunak proiektuaren kontra antolatzen hasi ziren, herrietan asanbladak burutuz eta «Mendiak aske» plataforma sortuz.
Larunbat honetan, uztailak 18, Aguraingo Latsarri Gaztetxeak makropriektuaren aurkako mendi martxa antolatu du «Mendiak aske» plataformarekin elkarlanean. Martxa goizeko 9:00etan abiatuko da Alaitza herritik, San Juan portua igo eta Egileor herrian bukatuko da eguerdiko 13:00etan. Latsarri Gaztetxeak, konfinamenduaren ostean abiatutako «Latsarri fasea» egitarauaren baitan antolatuko dute mendi martxa.
Parke eolikoari aurkakotasuna
Iragan urte amaieran Lautadako eta Mendialdeako hainbat herritan «Iturritako mendien aldeko asanbladak» osatu zituzten bertan eraiki nahi duten parke eolikoaren proiektuaren etetea eskatzeko. Proiektu horren baitan Arraia Maeztuko Onraita herrian 82 metroko dorre meteorologikoa altxatu zuten azaroan eta haserrea piztu zuen herritarren artean.
Sabotaje batek behera bota zuen 82 metrotako dorrea urtarrilean. Dorrea ez zen berriro altxatu EH Bilduk obra lizentzia baliogabetzea eta lanak gelditzea eskatu baitzuen Arabako Batzar Nagusietan, hau eraikitzeko prozedura guztiz baliogabea zela ondorioztatuta. Arraia-Maeztuko udalak errekurtsoa onetsi du orain eta dorrea ez da berriro altxatuko, parke eolikoaren proiektuak aurrera jarraitzen du ordea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!