Itundutako ikastetxeetako irakasleen grebak jarraipen zabala izan du Araban
Martxoaren 20an, itundutako ikastetxeetako irakasleak grebara deitu dituzte sindikatuek. Hauen arabera, grebak %70eko jarraipena izan du Kristau Eskola eta Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoaren menpe dauden ikastetxeetan.
STEILAS, CCOO, LAB, ELA eta UGT sindikatuek ikastetxe hauetako 1.800 langileak deitu dituzte grebara Araban. Izan ere, hiru urteren ostean, sindikatuek eta patronalek ez dute hitzarmenaren gaineko akordiorik lortu. «Borondate eza» leporatu diete sindikatuek Kristau Eskolari eta Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoari.
Hitzarmen berriaren aldarrikapenen artean soldatak daude. Hauek izoztuta egoteari uztea eskatzen dute irakasleek, azken hamar urteetan bere horretan mantendu baitira. Horrez gain, lan karga murriztea eskatzen dute.
Aurreko astean, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileek egindako grebak jarraipen zabala izan zuen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!