Israeli eta Tel Aviveko Maccabiri boikot egiteko eskubidea aldarrikatu dute
Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldea Baskoniaren aurka Gasteizen lehiatu baino egun bat lehenago, dozenaka lagun bildu dira Arabako hiriburuan Israelgo kirol ordezkari handienarentzako boikota eskatzeko. BDZ taldearen, Gasteizko komunitate islamiar-arabiarraren, Indar Baskoniaren eta Iraultza 1921-en elkarlanari esker eraman dute aurrera mobilizazioa.
Ostegunean izango da partida. Urtarrilaren 31n Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldea Gasteizen egongo da Baskoniaren aurka aritzeko. Euroleague liga itxia bilakatu zen unetik, ohikoa bilakatu den partidua dugu hau.
Gauzak horrela, Israeli Boikot aldarrikatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko ekimenak ere ohikoak bilakatu dira gurean. Asteazkenean, partidua ospatu baino egun bat lehenago, elkarretaratzea egin dute Andra Maria Zuriaren plazan. BDZ taldeaz gain, Gasteizko komunitate islamiar-arabiarra, Indar Baskonia eta Iraultza 1921 ere batu dira deialdira.
Aurreratu dutenez, partida egunean, ostegunean, palestinar banderak eta «Palestina askatu!» oihuak eramango dituzte zelaira. Horretarako, hitzordu bat jarri dute: 19:45ean pabilioi kanpoan.
Elkarretaratzean, CAF-eko langileei elkartasuna adierazteko aukera izan dute. Izan ere, Jerusalemgo tranbiaren lehia uzteko eskatu diote langileek enpresari. «Ez dugu nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan parte hartu behar», ziurtatu du langile batzordeak. BDSren boikoterako deiari jarraituz egin dute eskaera langileen ordezkariek.
Israelgo Estatuaren kirol ordezkaritzaren presentziak, aurrekoetan bezala, polemika piztu du hirian. Izan ere, ezagunak dira kluba Israelgo apartheid erregimenaren normalizazio kanpainarekin lotzen duten zantzuak. 2009an, adibidez, Tel Aviveko Maccabik armadaren aldeko propaganda kanpainia batean hartu zuen parte, Berun urtua izeneko operazio militarraren testuinguruan. Operazio hark 1.400 hildako utzi zituen Gazan.
Boikota, eskubide zilegia
Ostegunean auskalo zer gertatuko den saskibaloi zelaiaren barruan, baina aurrekariak ez dira onak. BDZ mugimenduko kideei isunak jarri dizkiete, kasu konkretu batzuetan kideak auzipetuz. “Batzuetan jipoitu ere egin gaituzte Maccabi eta Israel salatzeagatik”. Palestinako bandera irudikatzeko puxikak sartzea ere debekatu diete, ateetan zaleei banatzeko esku-orri informatiboak kendu dizkiete… “Kantxara jauzi egin dugun bi alditan ere salaketak eta isunak jasan ditugu, baina, ebazpenaren arabera, delitua ez da izan jauzi egitea, ikur palestinarrarekin jauzi egitea baizik”.
Gainera, Iraultza 1921-ek, Indar Baskoniak edo Komunitate islamiar-arabiarrak poliziaren partetik jasandakoak izan dituzte gogoan. Indar Baskoniako kideek Palestinako edo Kurdistaneko ikurrak sartzea eragotzi diete eta, kasu batean, Indar Baskoniako kide bati kamiseta kenduarazi zioten; Iraultza 1921 (literalki) dioen pankarta ateratzeagatik 30.000 euroko isuna jarri diete ikasturte honetan; elkarretaratzeetan arabieraz kantatzen duen jendeari poliziak behin baino gehiagotan “ohartarazi” die arabieraz ez kantatzeko…
Urtarrilaren 25ean akordio proposamen bat aurkeztu zuen Udal Batzarrean EH Bildu Gasteiz taldeak Indar Baskonia, Iraultza 1921, Gasteizko BDZ eta Gasteizko Komunitate islamiar-arabiarraren izenean. Bertan, BDZ taldeko kide batek hartu zuen hitza, akordio proposamena azalduz eta alderdi politikoen babesa eskatuz. Akordio proposamena ez zen aurrera atera, PP-k, PSE-k eta EAJ-k kontra bozkatu zutelako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!