«Israel LGTBQ askatasun esparru bezala agertzen da mundu aurrean, helburu propagandistikoekin, bere krimenak zuritzeko»
Aste honetan Al Nakba egunaren 71. urteurrena orioituko dugu. Al Nakba hondamendiaren hasiera izan zen palestinarrentzat, orduantxe aldarrikatu baitzuen mugimendu sionistak Israelgo estatua alde bakarrez eta Palestinako lurren gainean.
Estatu juduaren sorrerak 800.000 palestinarren erbestea ekarri zuen, eta garbiketa etnikoko zazpi hamarkadaren abiapuntua izan zen. Tarte horretan Israelek NBEaren 80 ebazpenetik gora urratu ditu.
Aurtengoan, gainera, Israelek propaganda ekitaldi erraldoi bat koinzidiarazi du efemeride horrekin, Eurovision jaialdia. Europan telebista bidezko hedapen handiena duen ikuskizun horretaz erregimen sionistak herrialde normalizatu, demokratiko eta aurrerakoiaren itxura eman nahi du, bere sarraski eta gerra krimenak zuritzeko. Zurikeria estrategia hori LGTBQ mugimenduari zuzenduta dago bereziki, ikuskizun horren balizko ikusletzat dituztelako.
Lumagorri taldeko Amets Martínezekin ere solastu gara. Ametsek Pinkwashing politikak kritikatu ditu, edo nola baliatzen duen kapitalismo arrosak LGTBQ mugimenduaren eskubideen ustezko defentsa politika atzerakoiak eta kriminalak zuritzeko.
Horixe baita, hain zuzen, Israelen kasua. Era berean, dei egin die kolektiboko pertsonei Gasteizen, Nakba egunean, E28 koordinakundeak eta BDZ taldeak antolatutako elkarretaratzeari, izan ere, konzentrazioaren leloak dioen bezala: Arrosaz margotuta ere, apartheid apartheida da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!