Isidro Murga hil da, Egin egunkariko sustatzailea eta herri mugimendu ugaritako kidea
Gaixotasun baten ondorioz zendu da ezker abertzaleko militantea. Egin egunkariko Administrazio Kontseiluko kidea izan zen, eta 18/98 auzia dela kausa 8 urteko espetxe zigorra bete zuen. through Aiaraldea.eus
Isidro Murga zendu da, 72 urte zituela. Patxo Murga anaiarekin batera 18/98 sumarioan epaitua izan zen laudioarra, Egin egunkaria sustatzeagatik terrorismoa leporatuta. Ondorioz, 8 urte eman zituen espetxean. 2015ean berreskuratu zuen askatasuna, 69 urterekin:
Laudioko EH Bilduk bere ibilbidea eta Euskal Herriaren alde egindako lana azpimarratu ditu. Gara hedabideak, berriz, konpromisoa nabarmendu du, egunkariak bizi duen kinka azaleratzeko Laudioko talde sustatzailean hartu baitzuen parte herrian hitzaldia antolatzeko.
Arnaldo Otegik ere izan du laudioarra gogoan: «Gure herriaren askatasunaren aldeko borrokalari nekaezin batek utzi gaitu gaur. Ireki zuen bidea urratzen arituko gara bihar milaka herritar. Agur eta ohore, Isidro Murga! Irabazi arte!». Baita Mertxe Aizpuruak er.
Sortuko idazkari Arkaitz Rodrigezek, berriz, Bertol Bretchekin konparatu du, «ezinbesteko horietako bat joan izana adierazteko: «Isidro Murga, herri honekiko konpromisoa kartzelarekin ordaindu behar izan zuena, Bertol Bretchen ezinbesteko horietako bat, joan zaigu. Doluminak senideei, lagunei eta ezker abertzalearen komunitate osoari. Zuri, Isidro, ez adiorik, garaipen egun arte baizik!». Martin Garitanok, berriz, iritzi gutuna igorri dio, Naiz.eus bidez.
Politikagintzan ez ezik, herri mugimenduetan ere pertsona esanguratsua izan da Isidro Murga. Esaterako, Komando Sukaldari elkartearekin batera makina bat herri bazkari prestatu ditu. Horrez gain, Gure Esku Dagoko taldean aritu zen, eta San Blas zein Sagar azoka bezalako ekimenen prestaketetan.
18/98 epaiketaren harira, Isidro Murga, Patxo Murga eta Pablo Gorostiaga elkarrizketatu zituen Laudioko Dama Beltza ekoizpenak, «EGIN bahitu zuten egunkaria baina isiltzea lortu ez zutena» izeneko dokumentalean:
Agur ekitaldia
Familiak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, maiatzaren 2an -ostegunean- izango da agur ekitaldia, 19:00etan Laudioko kasinoan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!