1990ko Irunberriko gertaerak ikertzen ari den taldeak «aurrerapausoak» iragarri ditu, eta hainbat gasteiztarren testigantzak baliatu dituzte bide horretan
1990eko ekainaren 25ean, Irunberriko arroilan, ETAko hiru militante atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta horietako bi hil egin ziren: Jon Lizarralde, eskuineko lokian tiro bat zuela hila; eta Susana Arregi, ezkerreko lokian bi tiro jasota. Hirugarren kide batek, German Rubenachek, begi batetik itsu utzi zuen tiro bat zuen. Bertsio ofizialak suizidioak izan zirela esan bazuen ere, ez da inoiz argitu.
2022ko irailean, 32 urte geroago, Oñatiko Gure Bazterrak taldeak -ikerketa etnografiko eta historikoak egiten dituzte-, Pako Aristi idazle eta kazetariarekin batera, Irunberriko gertaerak aztertzeari ekin zion, egia ezagutzeko asmoz.
Horretarako, gertakarien egunean bertan Irunberriko arroilan izan zen Gasteizko pertsona talde batekin harremanetan jartzen saiatu ziren, testigantzak biltze aldera. Hala Bedi deialdi hori zabaldu zuen irailean.
Gaur bertan prentsaurrekoa eman du Oñatiko Gure Bazterrak Kultur Elkarteak Antixena Gaztetxean. Adierazi dutenez, ikerketari berari dagokionean, «aurrerapauso nabarmenak» egin dituztela kasua argitze bidean, eta horien arteko batzuk nabarmendu dituzte.
Arroilan zeuden umeetako batzuekin izan direla azaldu dute, eta horien lekukotasunak garrantzitsuak izan direla, bai eta garai hartako «protagonista» batzuek emandako pistak ere. Lekuko horiek esandakoak Pako Aristirekin idatzitako liburuan daude jasota. ‘Irunberri 1990, Arroilaren negarra’ izena dauka eta apirilean aurkeztuko dute Donostian, Oñatin, Andoainen eta Iruñean. Liburu horretan
Bestetik, sumarioan agertzen diren xehetasun guztiak aztertu eta «kontraesan nabarmenak» aipatu dituztela azaldu dute. Eta, oro har, egia ezagutzeko bidean aurrerapauso nabarmena emateko aukera dagoela ondorioztatu dute.
«Aldarrikatzen genuena eta duguna garbi dago zer den, egia jakitea» gogorarazi dute, izan ere, gaineratu dutenez, «egun negargarri hartan ez ziren bi gauza gertatu, gauza bakarra gertatu zen». Alegia, bertsioak bertsio egia bakarra dagoela eta horren pezkizan dabiltzala.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!