Sexu eta genero disidentzia antolatu guztia iraultzeko
Badago! Ekainak 28 heldu da, purpurina kaleetan somatzen da, telebistan maitemintzen diren bi cowboy-en pelikula, Burguer king-ek koloretako koroa atera du, zebrabideak eta bankuak margotzeari ekin diogu, dena da happy, dena da pride. Love is love. Eta horrela urtero.
Badira banku bat margotzearekin lasai geratzen direnak, eta ez naiz ni izango ortzadarraren koloreekin bankuak margotzeari garrantzia kenduko diona, inondik inora, tokian tokiko errealitateari begiratu beharko genioke ekimenaren garrantziaren tamaina neurtzeko. Baina horrelako ekimenen inguruan hausnarketa egiterako momentuan zer nolako ekarpena egiten duten aztertu beharko genuke. Ez ote garen inolako edukirik gabe purpurinaz kaleak betetzen ari.
Kolektibo erakargarria gara zenbait elkarte, enpresa, instituzioentzat,… gure koloreek alaitzen dute eta bakoitzaren aniztasuna isladatzeko zoragarriak dira. Batzuk maitasuna goraipatuko dute, love is love lelo famatuarekin bat egiten, beste batzuk LGTB kolektiboari atxikimendua emateko baliatuko dute. Guztiak argazkian atera nahi izango dute, eta batzuk zilegitasun osoarekin egingo dute gainera. Baina, non geratzen dira kolektibo honen aldarrikapenak? Hausnarketak? Adostutako norabideak? Transbollomarika kolektibotik kanpo dauden elkarte hauek, euren buruari galdetu diote ekainaren 28an antolatzen dituzten ekimenak kolektiboaren hausnarketarekin bat egiten duten ala ez?
Intentzio onak uka ezinak dira baina hausnarketen nondik norakoak ezagutzen ez direnean hanka sartzeak haundiak izan daitezke, beste batzuetan nahi gabeko hanka sartzeak baino zerbaitetaz ezer enteratu ez direla agerikoa da. Atzo bertan taberna batean Gasteizko ONG batek banatzen dituen kondoi-zorro hoietako bat eskuratu nuen. Pena bat hain beharrezkoa den materiala hain kaxkar egitea lortu izana. Barrualdean kondoia eta lubrikanteaz aparte txartel bat dago, bi aldeetatik inprimatuta, kondoi-zorroak irudi eta lelo bat inprimatuta dauka. Atentzioa deitzen duen lehenengo kontua da Gasteizko udaletxea eta Osakidetzak babestutako kanpaina erdara hutsean egotea, hiz bat ere ez dago euskeraz. Gaztelaniaz bakarrik eta maskulino generikoan gainera, benetan kezkagarria. Baina hau gutxi balitz, irudia ere infumablea da, hor jarri dute gorputz desiragarria duen mutil katxarro normatiboa, benetan????? oraindik ez ditugu ulertu gorputzaren inguruan LGTB kolektibotik egiten ari den salaketa? Etsigarria benetan.
Eta kontextu honetan komunikabideen arreta piztu dugu, eta berriz ere betiko galderak, inoiz honekin parodia terapeutiko bat egin beharko dugulakoan gaude, gogoan dut Iñigo Lamarka Arartekoa zen garaia, zenbat aldiz erantzun behar izan genion Ararteko gay-a izatearen inguruko iritzi eskaerari? Edo urtero-urtero egiten diguten galdera berdina, Gasteiz hiri tradizionala al da? Edo maiatzaren 17aren bueltan egiten diguten, zer dago lortzeke?…
Urtero berdina, eta urtero bezala, aurten ere kaleak aldarrikapenez beteko ditugu, heteroarauari aurre egingo diogu gure lumak zorrozten. Antolakuntzatik eta sistema cisheterosexual honetan disidentzia aldarrikatzen. Bihar, ostirala 19,00etan Aguraingo San Juan plazatik trikipoteoa egingo dugu Inguma neska gazte taldearekin batera, igandean 11,30etan Bollerias plazatik bloke bolleroa eta 12,00etan Bilbo plazatik manifestazioa abiatuko da. Sexu eta genero disidentzia antolatu guztia iraultzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!