Mikro ipuina – Jaione Agirre
Gaur mikroipuin bat irakurriko dizuet, euskarara neuk itzulita. Edith Wharton idazlearena
da eta bere idazlan ia guztiek bezala, irakurri ostean, barneratzea eta hausnartzea
eragiten dizuna. Behintzat niri!
Hona hemen:
“Bazen behin neskatila bat hain-hain azkarra zena, bere gurasoak beldur zirela ez ote zen
hilko.
Baina adineko izeba batek, Atlantikoa belauntzian gurutzatutakoa zenak, honakoa esan
zuen:
«Maiteok, utziozue ezkontzen maitemintzen den lehen gizonarekin eta, halako lelokeria
egingo du, horrek ziur aski bizia salbatuko diola.»”
Beti iruditzen zait Edith Whartonek idatzitako hitzek beraiek kontatzen digutenaz
haratagoko zerbait kontatzen digutela. Aldi berean, nahita edo nahi gabe, bere buruaz ari
zaigula iruditzen zait.
Bere lanek badute errealitatea islatzeko modu oso zuzena, sakontasun mikatza eta ironia
fina. Gai batzuk bere garaikoak dira, baina badira pasarte eta ipuin batzuk gaur egungo
gure bizitzaz ari direla diruditenak.
Bi esalditan hainbat gauza esaten dizkigula iruditzen zait: emakumeen egoera eta patua
gizartean, esperientziak erakusten duena bizitzan, hiru belaunaldiren bizitzaren ibilbide eta
ardurak…
Bere idatziak bere garaiaren eta bizitzaren testuinguruan ulertu behar dira.
Edith Wharton (1862 – 1937) idazle estatubatuarra izan zen. Bidaiatua eta kultua zen. Familia
onekoa, nahiz bere bizitza pertsonala ez zen beti oso erraza izan. Familiaren nahien kontra idazle
egin zen eta 1921ean Pulitzer saria irabazi zuen: sari hori lortu zuen lehen emakumea bihurtu zen
horrela. Bere lan ezagunenak “Alaitasunaren etxea”, “Inozentziaren Aroa” edota “Neskazaharra”
eleberriak dira (filma gisa ere ezagutuko dituzuenak). Henry James idazle ezagunaren garaikidea
eta laguna izan zen eta antzeko gaiez aritu ziren idazten. Bere garaiko gizartea begi kritikoz
azaltzen du bere idatzietan eta emakumeak bizi behar zituen egoera (zailez) idatzi zuen.
Bere lanek, sarritan, arnas gabe uzten naute bukaeran.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!