Gazteak, iragana eta geroa
Orain dela ez hainbeste nagusien inguruan jardun nuen, zein errespetu eta miresmen jaso beharko luketen gure aldetik azpimarratuz. Ez naiz berriro beraietaz arituko baina bai aintzat hartu gazteen inguruan hitz egiteko, zeren eta, topiko bat emon arren, haiengatik gara eta haiengatik izango dira. Gazteak noski.
Belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa heltzen zaie eta helduko zaie: izatea, kultura, hizkuntza, lana, bizitzeko era, ondasuna,…besteok egindakoa eta egiten ari garena.
Mundu zabalerako balio duen egitatea baina lekuz leku, herriz herri, estatuz estatu gauzapen ezberdina duena. Noski, honen arabera edukin eta balore batzuk edo beste batzuk eta modu ezberdinetan transmitituko dira zibilizazio ezberdinen arabera, horietako herri-gizarte ezberdinak bereiztuz.
Elementu batek, besteak beste, berdindu gaitu azken aldian eta antzera jokatzera eraman gaitu, gure inguruan behintzat: zoritxarreko pandemiak eta bere ondorioak. Guztiok, baina bereziki gazteak berdindu ditu. Jokabide parekideak ikusi ahal izan ditugu medioetan: debekaturiko ozpakizunak, jaiak, boteiloiak,…eta beti ere debeku horiei aurre egiteko prest, borrokatzeko prest…
Gurera bueltatuz, herri honetan aski dakigu borrokaz, ezarpenari aurre egitea zer den, men ez egitea zer den, bere ondorioak zeintzuk diren, eta bereziki gazteek, larrutik ordaindu bait dute, bait dugu…eta hemen berriro belaunaldi ezberdinen lotura, transmizioa.
Hori bai, erabat aldatu direnak helburuak dira, zer borrokatu, zertarako, baliabideak,…
Boteiloiak edota jaiak ez dira borrokatzeko gaiak izan, bai ordea beste gizarte mota bat eraikitzea, justuagoa, berdinagoa, euskaldunagoa, askeagoa eta, nola ez, burujabea (ezarpenik gabe eta jazarpenik gabe)
Ez dut uste errealitatetik oso urruti bizi naizenik, nagusien inguruko erreflexio hartan jubilatu-nagusi batek iradokitzen zuen bezala, gazteekin erlazionatzen saiatzen naizelako, beraiengandik ikasteko eta gehien bat beraiekin jarduteko.
Baina zoritxarrez atzeruntz goazela uste dut. Garai guztiak ez dira berdinak, gorabeherak daude, baina maldan beherako ibilbidean goazela iruditzen zait.
Geroa eta bereziki etorkizuna landu egin behar dira. Ikaragarrizko altxorra dugu gazteetan. Ezin dugu egoera alboratu, bestela gureak egin du.
Besteak zioen bezala, independentzia eta sozialismoa dugu irabazteko. Guk erabakiko dugu ze sozialismo eta ze independentzia. Eta bidean borrokatu egin beharko dugu, bai horixe!
Lourdes Uribarri
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!