[Iritzia] «Mapa bat soinean» – Oier Azkarraga –
«Mapa bat soinean»
– Oier Azkarraga –
Trivialera jolasteko saioa egingo dugu gaurkoan, nire lehenengo iritzi tartean Araba Hizpide honetan. Trivialera jolastekoa gure Araba, hizpide izanda. Esaidazue maiteak, zein den, Arabako herri handienak baztertu nahian, Arabako 5. udalerririk handiena? Oion omen.
Eta ba al dakizue zein den Arabako udalerri txikiena? Añana erantzungo luke batenbatek, agian. Eta zein udalerritan dago kokatuta Buradon Gatzaga? Bastida erantzun egokia. Zein udalerriko parte da Urbina? Eta Oteo? Non kokatzen da Balderejo?
Galdera ugari ezkutatzen ditu gure herrialdeak, gutako askok horien laurdena erantzuteko kapaz izan gabe ibili gara seguru asko tartetxo honetan.
Araba ez da Gasteiz, Gasteiz Araba da, beste 7 eskualderekin batera. Gure herrialdean ohituak gaude, ohituegiak, kapitalari begira orduak pasatzera. Hori, omen da gure zentroa; hori, gure errealitate bakarra.
Arabak hamaika errealitate ditu ordea, txikiak eta handiak. Araba berdea dugu, marroia, horia, eta baita grisa ere. Araba anitza da eta ederra da.
Orain dela urte batzuk, batenbatek agian gogoratzen du, mapa bat neraman soinean. Beti mapa batekin ibiltzen nintzen. Gure Arabari buruz hitz egiten genuen bakoitzean, hots, gure Gasteizi buruz egitean, mapa atera eta beste udalerri batzuk, eskualde batzuk, errealitate batzuk, existitzen zirela islatzen nuen. Horrela Gaubeaz hitz egin eta mapan non zegoen kokatzen nuen, askotan gaizki kokatu ere! Euskarari buruz eta Kripan! Iekora hori, gure Errioxa edo besteena zen galderari umore onez erantzun. “Aibala! baina Araban euskaraz badakite!” Lagun giputxiei entzun…
Arabar izateaz harro nago ni, agian Euskal Herritarra izateaz baino harroago, ahal bada. Hala egon beharko genuke denok, gure herrialdea ezagutu, ezagutarazi eta defendatzeko ordua da gurea. “Araba, zaindu, bizi, maita” irakur daiteke gure mendietako askotan, uste dut jarraitzeko irizpide egokia dela, bereziki batzuk herrialdeak lausotzeko saiakeran daudenean. Orain urte dezente Gasteizko kaleak Lazarraga-ren esaldi bati jarraika, zeharkatu zituen pankarta batek ere bazioelako “Ni Banax Arabakoa!” Harro esan dezagun!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!