[Iritzia] «Make Euskal Herria great again» -Estitxu Martínez de Iturrate-
Amaitzear dagoen aste hau, erabakitzeko eskubidearen inguruko albisteekin hasi genuen, adibide gisa astearteko Berria egunkariko azala: 2 argazki erraldoi; batean, Mas, Rigau eta Ortega titurra: Zigorrak Katalunian, 2014ko azaroaren 9an egindako galdeketagatik. Bestean Nicola Sturgeon, Titularra: Galdeketari tirako Eskozian. 5. Orrialdera iritsi arte ez dugu erabakitze eskubidearen inguruko albisterik topatzen euskal Herriari buruz, bertan 35 udalerritan egingo diren herri galdeketen inguruko artikulua dugularik.
Euskal herria zoritxarrez ez da albiste mota hauetako protagonista nagusia. Gure herriak aspaldi bigarren mailan dabil gai garrantzitsu honetan.
Kataluniako herria ordea, bereziki azken 6 urte hauetan ohorezko errondan jokatzen ari da, herri antolatu eta ausart baten irudi argia izanik, azken hilabeteetan albiste ugariren iturria izanez. Azkena, lehen aipa bezala Kataluniako auzitegi nagusiaren sentetzia, espainiako legearen inperioa ez errespetatzea egotzita aurreko Kataluniako gobernuko 3 kide epaituz. Euskal Herrian mota hauetako albisteak gaurkotasunean genituen orain dela urte batzuk, eusko legibiltzarreko mahiko 3 kide ere zigortuak izan zirenean, espainiar legediari desobedientzia egitea leporik. Albiste ura jada gure oroimen kolektiboaren baitan geratu da, gure herriko ordezkari gorenek egun ez baitute erabakitze eskubidea beraien agenda eta are eta gutxiago espainiar legedia desobeditzeko nahia.
Azalean ere Eskozia, Nicola Sturgeon eskoziako lehen ministrak independetziaren inguruko bigarren galdeketa bat egiteko baimena parlamentuari eskatuko duela iragarriz. 2014ko erreferendumean ezetza atera zen, britaniar politikariek Eskozia europar batasunetik at geratuko zelakoaren mamuak bultzaturik, egun egoera irauli da, britaniar petoak izan baitira Erresuma Batua osoa europatik aterako dutenak Brexitaren ondorioz. SNP, Sturgeonen alderdiak gehiengo zabala dauka edimburgoko parlamentuan eta berdeen laguntzarekin batera galdeketaren eskaera aurrera aterako da arazorik gabe. Beste herrialde bat, zeinetan euren ordezkari politikoek, euren herriaren aldeko apostu argia egiten.
Bitartean, gurean bestelako albisteak, hala nola, EAJ eta PPren arteko akordioa erkidegoko aurrekontuak aurrera ateratzeko. Zelako paradoxa, kataluniako herri anaia itotzen eta bere askatasuna judizializatzen ari den alderdiarekin batera elkarlana gurean. Garai batean bazirudien gure herria erabakitzeko eskubideren aldeko erreferentea zela estatu mailan, baina ametsan geratu omen zaigu.
EAJren zuzendaritza ez da honen defendatzaile sutsua inoiz izan, baina Ibarretxe Lehendakariak bestelako irudia eman zuen eta horrela ere ordaindu zuen estatus juridiko-politiko berriaren plana Madrilek atzera bota zenean eta bere etxean babesik topa ez zuenean.
Aspaldian badakigu indepentziaren aldeko ohiuak hauteskundeak irabazi, alderdi eguneko edota aberri eguneko lelo folklorikoak direla alderdiko ordezkarien ahotan. Baina bere onarriko jendean esperantza apurra badut, euretariko asko independetistak zintzoak dira eta erabakitzeko eskubidea dute buruan. Ausartak izan, eta barne mailan gai hau lehen mailan jarri ezazue.
Beste batzuk zuen zain gaude, herri sendo baten irudia eman dezagun, herri galdeketetatik haratago pausuak emateko, gure herria berriz ere erabakitze eskubidearen inguruan albiste izan dadin.
Beraz azkenaldian hain ezaguna egin den leloa, sentsu on batean gauzatu dezagun, erabakitzeko eskubidearen alde “make Euskal Herria great again”.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!