[Iritzia] «Kuestazioa» – Koldo Alzola –
Gaur ere bidean agertu zait, ustekabean, egunero legez osasun zentroko sarreran, peto berdea soinean, eta kateorrazdun lazoa paparrera luzatuz: «diru-laguntzatxo bat minbiziaren aurka?». Saihestu nahi izan dut, segapotoaren pantailari begiratuz, baina gaur ez naiz fin ibili eta parez-pare topatu naiz sos-biltzailearekin. Berehalako erantzuna eman behar, eskaerari duintasunez iskin egiteko. «Barkatu, baina ni ez nago minbiziaren kontra». Donald Trump berbera ikusi izan balu bezala begiratu dit gajoak, eta nik alde egiteko probestu dut konfusioa.
Argudiatu nahiko niokeen nire ezetza. Esan nahiko niokeen ez nagoela minbiziaren kontra, eta alde ere ez; minbiziak ez daukalako konzientziarik, ezta gu izorratzeko borondaterik ere; eta biziduna ez den kontzeptu baten kontra izatea alferrikakoa dela. Ihardetsi nahiko niokeen kontra izatekotan, minbiziaren gaineko ikerkuntzan murrizketak egiten dituztenen kontra nagoela, eta minbizidun gaixoak artatzeko osasun zerbitzuetako baliabideak gutxitzen dituztenen kontra. Horiexek bai, horiexek hezur-haragizkoak direla, eta izen-abizenak dituztela, eta alderdi politiko zehatz batekoak direla, eta erabaki politikoak hartzen dituztela erantzun nahiko niokeen; eta erabaki horien ondorioa dela ikerlariek erbesteratu behar izatea; eta, besteak beste, minbiziak jotakoek behar bezalako zainketa ezin jasotzea; eta hala ere, jendeak oraindik ere bozkatzen dituela. Arrazoitu nahiko niokeen limosna batez nekez lagunduko diodala minbiziari aurre egiteko ikerkuntzari, horretarako erabaki politikoak behar direla.
Hori guztia esan nahiko niokeen, baina isildu egin naiz, errukitu naiz gajoaz, zer kulpa izango du berak! Azken batean, langile prekarioa baino ez da; gupidarik gabeko GKE erraldoi baten abangoardia; ogibide duinago batean aritu nahi baina, besterik ezean, kale gorrian diru-eskean lan egin behar duena. Nahikoa dauka berearekin, nire erretorika entzuteko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!