[Iritzia] «Berriro Garoña» -Bego Ozaeta-
Egun hauetan, zoritzarrez, Garoña Nuklear Zentralaren irekiera hizpide bihurtzen ari da.
Gasteizko hiritar bezala, ezin dut egoera honen aurrean nire gaitzespena, nazka eta amorrua sahiestu.
Ideiak ordenaturik egon daitezen, honako faktoreak kontuan hartzea merezi du:
-
Garoñako Santa Maria izeneko nuklear zentrala, Fukusimakoarekin bikia dena,gogoratu istripu nuklearra. 1971. urtean hasi zen. Beraz, martxoan, 46 urte beteko ditu.
-
Lau urte itxita daramatzala kontuan harturik, argi dago beharrezkoa ez dela energia ekoizteko.
-
Honen itxiera aldarrikatzen duen gehiengo sozial eta sindikal bat dago.
-
Dirudienez, lurraldeko gehiengo instituzionalak bere itxiera eskatzen du.
-
Diputatuen Kongresuan, erabateko gehiengo bat bere itxieraren aldekoa badago ere.
-
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak aitortzen duenez, ez dira beharrezko konponketak egin ezta bere berrirekirako ere, ezta aspaldi egin beharko lituzkeenak ere.
-
Iberdrolaren arabera ez da errentagarria.
Horregatik, EZ dago zentralen ekintza-radioan bizi gerenon segurtasun, etorkizun eta bizitza jokoan jartzeko justifikaziorik, lehengo belaunaldiko azpiegitura bati buruz ari gara ( hitz egiten), luze amortizatuta, elektrizitatezko hornitzerako beharrezkoa ez dena eta argiaren fakturaren prezioa jartzeko garrantzirik gabekoa dena.
Orain, gainera, Fiskaltzak ikertutako argiaren prezioaren izugarrizko igoerarekin batera agertzen zaigu, gai hau.
Zer lortu nahi dute energetiko handiek azpijoko honekin?
Garoña dela medio, besteen zentral nuklearren bizitza 60 urte arte luzatu nahi al dute?
Zer egingo du PP-ko gobernuak?
Zoritxarrez, erantzuna somatzen dugu, ez?
Adi egon behar gara, urtero bezala, interes ekonomikoak baino, pertsonen interesak berriro ere, defendatzeko.
KALEETAN ELKARTUKO GARA
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!