[Iritzia] «Errefuxiatuei idatzia», Bego Oleaga
Bego Ozaetak iritzi artikulu bat idazteaz gain, hau grabatzeko aukera izan du Hala Bedi Irratian. Ozaeta, Siriako errefuxiatuekin egon zen Grezian, eta haiei bidali die gutuna.
ERREFUXIATUEI IDATZIA
Eskuan gutun bat daukat. Hori ya, «de por sí» garai honetan berri bat da. Konturatu zarete aspaldian ez ditugula eskutitzik jasotzen, bankuarenak edo propaganda kenduta?
Hala ere, gutun hau berezia da niretzat. Grezian Siriar Errefuxiaruarekin egun batzuk pasa ondoren idatzita da, barruan zeukana botatzen.
Seguraski, zuetako batzuk handik ibiliko zarete, bai errefuxiatuekin edo Karabana Grezian zihoazen autobusean. Espero dut zuen hitzak hau ere izatea.
Zuen baimenaz, nireak egingo ditut Hodei eta Izaskunen hitzak, eta gutun osoa irakurriko dizut
Astebetean istorio mordoa kontatzen ikasi dugu; gutxienez 2.500 istorio, eta guztiak erabat ezberdinak, guztiek ezaugarri bera duten arren: 2.500 istorio horietatik bat ere ez da bukatu, denbora gelditu egin baita kanpin-denda batean. Ez doa astiro, protagonistak kotxeetan ezkutaturik, mendian gora edota pateretan zihoazenean bezala; baten batek botoi bat sakatu du eszena geldiarazteko, eta mundu guztia izoztuta geratu da, uste zuenean bere istorioak amaiera zoriontsua izango zegoela, txikitan guztioi kontatu zizkiguten ipuinetan bezala.
Pireoko portuan zehar ibili ginen: hura beteta zegoen kruzeroz, maleta handiz eta eguzkitarako betaurrekoz edo pamelaz; baina halako batean errealitateak lehenengo zaplaztekoa ematen dizu: Itsasontzi turistiko baten atzean hor agertzen dira lehen kanpin-dendak, eta hauen barruan edo inguruan lau makila eta oihal batekin etxea eraikitzen duten pertsonak; hauek portuko zati batean beren hiritxoa egin dute.
Aurrean, berriz, itsasoa, non islatzen den kontzientziarik eta lotsarik gabeko Europa bat, bere aurpegirik itsusiena erakusten duena; neoliberalismoaren besoetan galtzeko prest dagoen Europa; Turkiarekin giza-eskubideak urratzen dituzten itunak sinatzeko prest dagoena, eta gizon-emakumeak edo haurrak ahazten dituena (sufritzen ari direnak eta gainerakoak, baina batez ere sufritzen ari direnak). Dendak ikustean jaso genuen zaplazteko bera jasoko zuten eurek ere konturatu zirenean leku hark, ustez duintasunik gabeko bizimodutik libratuko zituena, portuan objektu ahaztuen moduan bizitzera zigortzen zituela. Baina egunez egun ikusarazten digute badugula haiengandik zer ikasi; batez ere etxeko atea itxi, hiria hesiz inguratu edota mugak gotortu nahi dituztenei: gizakiaren alderik gaiztoena ezagutu dute dagoeneko beren herrialdean, eta pazientzia izugarriz, aukera bat emateko prest daude gauzak hobeto egin ditzagun.
Afganistanek, Siriak edo Kurdistanek erakutsi diete zer den oinaze fisikoa, eta Europak, psikikoa, baina okerrak zuzentzeko garaiz gabiltza: ezin dugu etorkizuneko historia liburuetan agertu milaka eta milaka pertsona abandonaturik hiltzera derrigortu genuen belaunaldi gisa; beren herrialdeetara itzularazi ziena, seme-alabei esatera ez dagoela itxaropenik, ez beren jaioterrian, ez beste inon.
Astebetean ez dugu gauza handirik egiteko astirik izan; entzuteko beta izan dugu, ulertzen saiatzekoa, eurekin negar egitekoa eta, batez ere, ahalegina egiteko egunero irribarre bat lortzeko. Zorionez, Pireoan topatu genuena ez da infernua (jatekoa, ura, dutxak eta bolondresak badira han; hauek etengabe aldatu arren, gogoz saiatzen dira frogatzen pertsona guztiak ez direla txarrak); beren istorioak aurrera egiten duen arte duintasuna eman behar diegu; isilarazi egin behar ditugu uste dutenak errefuxiatuek erkide batek baino gutxiago merezi dutela; autoestima indartu behar diegu, ikus dezaten gizatasunik gabeko gobernuen biktima direla, eta Europako herritarrok harrera egin nahi diegula. Ona litzateke gerra egiten digutenen aurkako proiektuak eraiki ditugunok errefuxiatuei laguntzea…
Eskerrik asko, Samim, Firas, Hannone, Mousa, Amir eta Roko. Abegi onez hartu gaituzuelako eta ez diguzuelako zuetaz pena sentitzeko aukerarik eman, ezta gure buruaz lotsatzekoa ere. Eskerrak, Pireotik irribarre handi batekin atera baikinen, eta dagokizuena emateko ahal den guztia egiteko prest: Zuen bizitzak jarraipena izatea lekuren batean non pertsona duinei zor zaien tratua jasotzeko aukera izango duzuen. Mila esker bihotz bihotzez!
Bego Oleaga
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!