Irekiera jai feminista antolatu dute datorren iganderako, Faktoriako espazio eta proiektu feministak aurkezteko
Maiatzaren 16an, datorren igandean, izango da topaketa. Egun osoko egitaraua prestatu du Feminismo ildoak. Izen-ematea online egin behar da, aforoa mugatua izango baita. through Aiaraldea.eus
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo ildoak aurkezpen jaia antolatuko du datorren igandean, maiatzaren 16an. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eskualdeko norbanako zein eragile feministei espazioa eta proiektua aurkezteko. Izan ere, feminismo ildoak hiru urte daramatza euskaraz feminismoa saretzeko talde lanean. Horren adibide dira Feminismoa Aiaraldean ataria, indarkeria matxistari buruzko bi dokumental, bailarako emakumeei* pandemiak nola eragin dien ezagutzeko ikerketa edota topaketa feministak.
Aurten, gainera, izena berrituta datoz: Bor-bor Feminismo Faktoria. Aurreratu dutenez, hiruhilabetekari bat sortzeko asmoa ere badute. Horrez gain, Faktorian bertan zein eskualdean barrena zenbait jarduera egitea aurreikusi dute: narrazio feministak sortzeko dinamika, ahalduntzeko solasaldiak… Guzti horiek izango dituzte hizpide igandeko topaketan.
Egun osoko egitaraua
Izen-ematea labur.eus/m16feminismofaktoria helbidean egin behar da, gehienez 75 lagun elkartu ahalko baitira espazioan. Hizkuntza oztopo izan ez dadin, itzulpengintza zerbitzua eskainiko dute, baita zaintza gunea ere. 11:00etan hasiko dute jaialdia egitasmoaren aurkezpenarekin, eta 12:00etan “Espazio mistoetan elkarbizitza feminista” gaiari helduko diote, Euskal Herriko hainbat esperientzia ezagututa.
Saretzeko eta harremantzeko helburuarekin, bazkari aukera ere luzatuko diete partaideei; eta bingo musikatua egongo da ostean. Egunari amaiera emateko, berriz, Kai Nakairen kontzertua izango dute.
Hiru urtetan, hamaika erronka
2018an egin zuten lehenbizikoz Aiaraldeko emakumeen* topaketa feminista, Faktorian bertan. 2019an Orozko izan zen topaleku. 2020. urtean, aldiz, bertan behera geratu ziren jarduerak, COVID-19 birusak eragindako pandemiaren ondorioz.
Maiatzaren 15ean irekiko ditu ateak publikoki Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, Laudion (Errotari kaleko 4-8 pabilioian). Feminismoarena izango da lehenbiziko irekiera jaia, eta maiatzaren 16ko topaketa ez-mistoa izango da (hau da, emakumeek* soilik hartu ahalko dute parte).
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!