Irati Mogollon: «Badirudi adineko pertsonak soberan daudela mundu azkar honetan»
"Historiako zahartze prozesu luzeenak bizi ditugu egun, baina adinekoak inoiz baino baztertuago daude"
Irati Mogollon soziologoak zaharren ahalduntzerako tailerrak ematen ditu, eta arkitekturak gizartean duen eragina aztertzen ibili da, zahar etxeen eraikuntza barne. «Arquitecturas del cuidado. Hacia un envejecimiento activista» liburua argitaratu zuen 2019an Ana Fernandez Cuberorekin batera.
Berarekin zahardadeaz hitz egin nahi izan dugu. Zaharren zaintzaz, zahar etxeetatik harago. Zahartze prozesuaren etapak, fase bakoitzeko oztopoak, adinkeria edo zaharren jasaten duten gutxiespena…
Bakardadeaz ere hitz egin dugu, XXI. mendeko erronka handia Mogollonen hitzetan. Zaintza ereduaz ere aritu gara. Askotan zaintza autoritarioa izaten dela salatu du Iratik, eta horren aurrean autonomia eta ahalduntzea sustatuko duten alternatibak eskaini dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!