‘Irati’ filmak Publikoaren Saria irabazi du Sitgesen
Kataluniako Nazioarteko Fantasiazko Zinemaldiko ikusleek Paul Urkijoren Irati-ri eskaini diote Publikoaren Saria. Horrekin batera, Efektu Berezi Onenen Saria lortu du zinemagile arabarraren bigarren film luzeak. through Alea.eus
Urriaren 9an, Sitgesen, publikoaren txalo zaparraden eta lehen kritika onen artean estreinatu ostean, Paul Urkijoren Irati film onenaren saria jasotzeko faboritoetako bat zen. Azkenean, Jalmari Helander finlandiarraren Sisu filmak irabazi du sari nagusia, baina zuzendari arabarraren bigarren film luzeak Publikoaren Saria eta Efektu Berezi Onenen Saria eraman ditu Kataluniako Nazioarteko Fantasiazko Zinemaldiaren 55. edizioan.
Irati filma otsailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara, baina nazioarteko hainbat zinema jaialditatik igaroko da lehenago. Sitgesen aurkeztu eta aipatutako bi sariak jaso ostean, gorriz markatutako hurrengo hitzordua urriaren 28an izango da; izan ere, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea irekiko du, eta orduan lehen aldiz ikusi ahal izango da Euskal Herrian. Lehen trailerra dagoeneko ikusgai dago.
Urkijoren bigarren film luzea
Paul Urkijok 2018an estreinatu zuen Errementari, bere lehen film luzea. Azken lau urteetako lanaren eta postprodukzio fasea burutu ostean, Irati labetik kanpo dago jada, Sitgeseko Zinemaldian argia ikusteko prest.
Jon Muñoz Otaegi eta Juan Luis Landaren Iratiren zikloa eleberri grafikoan libreki inspiratuta eta VIII. mendeko aro historiko ilunean girotuta —Orreagako Batailaren garaian—, Irati filmak zinema historikoa eta fantastikoa uztartzen ditu, euskal mitologiaren eragin nabarmenarekin.
Aktoreen artean, Euskal Herriko zinemagintzaren aurpegi ezagun ugari daude: besteak beste, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Iñigo Aranbarri, Nagore Aranburu, Elena Uriz, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre edo Kepa Errasti.
Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Huescako hainbat lekutan filmatu dute, 4,3 milioi euro inguruko aurrekontuarekin, 2021eko azarora arte; horien artean, Loarreko Gaztelua eta Arrikrutz, La Leze edo Pozalagua haitzuloak bezalako kokapen historiko enblematikoetan.
Zer istorio kontatuko du Iratik?
Kristautasuna Europan zehar hedatzen ari da, sinesmen paganoak desagertzen diren bitartean. Karlomagnoren armadak Pirinioak zeharkatuz egindako erasoaren aurrean, haraneko liderrak laguntza eskatzen die jainkoei. Odol itun baten bidez, etsaia garaitzen du bere bizia ordainetan emanez. Baina, lehenago, bere seme Enekori agintzen dio bere herria babestu eta gidatzea aro berrian.
Bere aitak eta aitonak bezala, bailarako liderra izateko bere balioa erakutsi beharko du Enekok, protagonista dugun gazte nobleak. Horretarako, kondaira mitologiko zaharrez beteriko mundu bitxi eta misteriotsu batean murgilduko da, Irati izeneko neska pagano baten laguntzarekin. Bi gazteak baso bitxi eta deseroso batean sartuko dira; bertan, izena duen guztia existitzen da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!